146 artistak eman du izena Hiriko Soinuaken lehiaketaren 7. edizioan, parte-hartze marka berria ezarrita - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > 146 artistak eman du izena Hiriko Soinuaken lehiaketaren 7. edizioan, parte-hartze marka berria ezarrita

146 artistak eman du izena Hiriko Soinuaken lehiaketaren 7. edizioan, parte-hartze marka berria ezarrita

2025/07/29


Barakaldoko Udalak, BBK, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz sustatutako Hiriko Soinuak proiektuaren lehiaketan 146 artistak eman du izena (143 2024an).
Izena eman duten 146 proposamenak sari nagusirako hautagai izango dira, baina horietatik 39k Barakaldoko proposamenik onena izateko aukera dute (30, 2024an), 64k euskarazko proiekturik onena izateko baldintzak betetzen dituzte (2024an, 46) eta 10ek BBK-Berdintasun saria jasotzeko aukera izango dute (2024an, 8). Nabarmentzekoa da datu guztiek hobera egin dutela 2024ko datuekin alderatuta, bai parte-hartze orokorrari dagokionez, bai beste hiru kategorietarako hautagai diren proiektuei dagokienez. Barakaldoko artistetan %30eko hazkundea izan da, %39koa euskarazkoetan, eta BBK-Berdintasun sarirako 8 inskripzio izatetik 10 izatera pasatu da. Era berean, izena emandako proiektuen %28a (42) berriak dira 2024arekiko.

Izena emateko epea amaitu ondoren, orain epaimahai profesional batek erabakiko du zein artista pasako diren finalera. Kategoria nagusiko, Barakaldoko talderik onenaren kategoriako eta BBK-Berdintasun kategoriako bederatzi proposamen finalistek zuzenean joko dute irailaren 27an Barakaldoko San Bizente parkean egingo den doako finalean. Artistarik onena euskaraz epaimahai profesionalak erabakiko du zuzenean.

Epaimahaia SUA taldeko Janire Lopez artistak, Jon Asier Zubelzuk (Gaua Estudioko soinu teknikari titularra) eta Iker Bárbarak (MondoSonoro komunikabidearen Euskal Herria-Errioxa edizioaren koordinatzailea) osatuko dute.
Lehiaketako lau kategorietako proiektu irabazleak urriaren 24an eta 25ean arituko dira Barakaldoko Herriko plazan egingo den Hiriko Soinuaken festibalean, Estatu mailan izen handia duten eta hurrengo asteetan iragarriko diren artistekin batera. Finala eta festibala doakoak izango dira.


"Zazpigarren urtez, lehiaketaren parte-hartze datuak hobetzen jarraitzen dugu. Edizio honetan, gainera, kategoria guztietan hobetu dugu. Barakaldo eta Euskara sariak irabazteko inoiz baino hautagai gehiago izango ditugu.
Edizio berri honen aurkezpenean BBK-Berdintasun sarirako hautagai diren artisten kopurua hazten jarraitzeko helburua jarri genuen, eta 2024ko datua hobetzea lortu dugu, gutxigatik bada ere. Gainera, parte-hartzaileen %44ak euren abestietan euskara erabiltzeak eta %27ak Barakaldoko taldekideren bat, gutxienez, izateak asko pozten gaitu”, adierazi du Jonathan Martín Barakaldoko Udaleko Gazteria zinegotziak.

HIRIKO SOINUAK 2025 LEHIAKETA
Parte-hartzearen bilakaera:
2019: 99 parte-hartzaile
2020: 101 parte-hartzaile
2021: 129 parte-hartzaile
2022: 141 parte-hartzaile
2023: 142 parte-hartzaile
2024: 143 parte-hartzaile
2025: 146 parte-hartzaile

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook