2.000 lagun inguruk adierazi dute Munoa Jauregiaren barrualdea ikusteko interesa - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > 2.000 lagun inguruk adierazi dute Munoa Jauregiaren barrualdea ikusteko interesa

2.000 lagun inguruk adierazi dute Munoa Jauregiaren barrualdea ikusteko interesa

2018/05/18


Goizaren amaieran, dagoeneko 2.000 lagun inguru egon dira Munoa Jauregiaren barrualdeko lehen bisita gidatuan parte hartzeko prest. Barakaldoko altxorrak ekainaren 3an zabalduko ditu ateak, Kultura Ondarearen lehen urtea ospatzeko Barakaldoko Foru Aldundiak sustatzen duen programaren barruan, baina iragan astelehenean Barakaldoko alkate Amaia del Campok adierazi bezala, “hau lehen aldia izango da, baina ez azkena”.


Gobernu taldeak bazekien ekimen honek ikusmin handia sortuko zuela, herritarrak altxorraren barrualdea ikusteko irrikan daudelako, eta datuek horrela adierazten dute. Maiatzaren 15ean zabaldu zen zozketan parte hartzeko izen-emate epea, eta dagoeneko 2.000 lagun daude egun historiko horretan jauregia bisitatzeko irrikan. Izena emateko epea amaitzen denean, zozketa egin, eta 80 lagun aukeratuko dira.


Del Campok adierazi bezala, Barakaldoko Udaleko Kultura Arloa egutegi bat prestatzen ari da Jauregiaren barrualdea gainerako herritarrek ere ikusteko aukera izan dezaten. Ekainean hasiko diren teilatua konpontzeko lanak amaitutakoan aterako da bisitetarako egutegi berria.


60.000 metro karratuko lorategia duen Munoa finka, Horacio Echevarrietaren jauregia izan zena, urteetan egon da itxita eta ezkutuan. 2015ean, Udalak lurren jabetza eskuratu ondoren, Munoa parkea hiritarrentzat zabaldu zuen, bai eta ikusgai utzi ere hiriko birika berde berria.


`Barakaldoko altxorra´


Ordutik hona, Amaia del Camporen gobernu taldeak ingurumen hori nabarmentzeko lanean jardun izan du, eta horrela, herritarrek erabiltzeko zenbait jarduera eta hirigintza-hobekuntza ere kontratatu dira, hala nola finkaren inguruan zegoen horma kendu eta burdin hesia jarri da kaletik ere ikusi ahal izateko, eta teilatuaren konponketa egingo da, jauregia babestu eta egoera onean mantentzeko beharrezkoa baita.
2017an, Eusko Jaurlaritzak Monumentu Multzo izendatu zuen Munoa Finka, baina denboraldi horretan, herritarrek altxorraren edertasuna kanpoaldetik baino ezin izan dute ikusi.


Bisitaldiak hasi aurretik, arotzeria, igeltserotza eta elektrizitateko zenbait lan puntual egiten ari gara. Koadro elektriko berria jarri da, bai eta led argiak ere beiratea, aretoa eta kapera argiztatzeko. Aretoetarako eta korridoreko atea eta kontraleihoak konpondu dira, eta balaustreak finkatu dira eraikinaren atzealdean, aldapan eta sarrera nagusian. Larrialdiko plan bat ere egin da eta su-itzalgailuak ere jarri dira.

 

Partekatu:
Twitter Facebook