20. Herrien Arteko Folklore Jaialdiaz biribildu du Ibarrakalduk bere 50. urteurrena - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > 20. Herrien Arteko Folklore Jaialdiaz biribildu du Ibarrakalduk bere 50. urteurrena

20. Herrien Arteko Folklore Jaialdiaz biribildu du Ibarrakalduk bere 50. urteurrena

2016/11/24


Abenduaren azaroaren 5etik abenduaren 15era garatuko da jaialdia, baina abenduaren 2a, 3a eta 4a izango dira jardunaldi nagusiak
Txistu baxuko kontzertu bat emango du Bilbao Musikako kide Jasone Akizuk, urteurrenaren karietara, eta Hala Dzipo eta Kilika bertso-eskolak ere hartuko dute parte.
 

Barakaldoko Udalarekin batera ospatuko du Ibarra-Kaldu taldeak bihartik aurrera ohiko Herrien Arteko Folklore Jaialdia. Aurtengoa osoa berezia izango da, 20 urte bete baititu jaialdiak. "Aurtengoa Ibarra-Kaldurenzat urte borobila dela esan dezakegu" esan du Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Droga-menpekotasun Arloko zinegotzi Nerea Canterok, Ibarra-Kalduko Josu Gomezekin batera "taldeak 50 urte betetzeaz gainera, jaialdi berezia egingo duelako".


Azaroaren 25etik abenduaren 15era garatuko da jaialdia Barakaldoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesaz, eta Barakaldo Antzokia, Kutxabank, Caixabank, Deia aldizkaria, Radio7-Tele7 eta Metro Bilbaoren laguntzaz. Hiru jardunaldi nagusietatik bi ¿ abenduaren 2 eta 3an ¿ Barakaldo Antzokian egingo dira, eta musika eta dantza izango dituzte ardatz, hurrenez hurren. Hirugarren jardunaldia, abenduaren 4koa, alegia, Balmasedan izango da.

Aurtengoan anfitrioi lanak egingo dituen Ibarra-Kalduz gainera, Avilako Urdimbre dantza taldeak, A Coruñako Culleredeko Catalmibre Tradicional folklore taldeak (aurrekoan ere hemen izan zen) eta Bizkaiko Balmasedako Eguzki Dantzari Taldea izango dira. Bestalde, jaialdiaren 20. urteurrena modu berezian ospatze aldera, txistu baxuko kontzertu bat emango du Bilbao Musikako kide Jasone Akizuk. Gainera, Hala Dzipo eskolako abesbatzak kantatuko du, eta Kilika bertso-eskolak egingo ditu aurkezpen lanak. Ekitaldi horrek inauguratuko du jaialdia, lehenengo jardunaldiko jarduerari abenduaren 2ko 20:00 orenetan hasiera emanez.

Bigarren jardunaldia, abenduaren 3an, 19:30ean: dantza izango du protagonista. Urdimbre eta Catalmibre Tradicional arituko dira Ibarra-Kaldu anfitrioiarekin batera. Eguraldia lagun, 19.00etan abiaraziko da taldeen desfilea Barakaldo Antzokiaren inguruko kaleetan barrena.

Hirugarren jardunaldia Balmasedan egingo da, 13:00etan, jaialdia Barakaldotik kanpora ere ateratzeko tradizioari jarraikiz. Gonbidatutako lehen aipatutako taldeez gainera, Balmasedako Eguzki Dantzari Taldeak hartuko du parte.

ANTZOKITIK KANPOKO JARDUERAK


Bihar bertan helduko da jaialdia hirira, Ibarra-Kaldu tabernan izango den Folk Session-az. 22:00etan hasiko da ekitaldia, eta musikari orok izango du parte hartzeko aukera. Taldearen lokal berean antolatu da hilaren 26rako, zapatua, Bertso Afaria, eta han hartuko dute parte 22:00etatik aurrera, Fredi Paia eta Sustrai Colina Bizakaia eta Iparraldeko bertsolari txapeldunek.


Abenduaren 1etik 15era Herrien Arteko Folklore Jaialdiaren 20 urteen atzera begirako erakusketa izango da ikusgai, Clara Campoamor Zentro Zibikoan. Barakaldo Antzokiko jaialdietan parte hartu duten taldeen argazki eta bideoak ikusi ahal izango dira bertan.

Partekatu:
Twitter Facebook