400 bat toki eskaintzen ditu Barakaldoko gazteria zerbitzuak 'Udan Bai!' programako udako jardueretan - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > 400 bat toki eskaintzen ditu Barakaldoko gazteria zerbitzuak 'Udan Bai!' programako udako jardueretan

400 bat toki eskaintzen ditu Barakaldoko gazteria zerbitzuak 'Udan Bai!' programako udako jardueretan

2021/06/03


"Hainbatetan esan izan dugunez, gazteek beren lagunekin topo egiteko beharra dute, bai eta zaletasunei berrekitekoa eta egoteko eta hartu-emanetarako modu berriak ikastekoa ere. Horretarako, formatu eta alternatiba desberdinak diseinatu ditugu, Barakaldoko ahalik eta gazte eta nerabe gehienetara heltzeko", gogoratu du Gazteria Arloko zinegotzi Jonathan Martinek. Guztira, adin-tarte horri 400 bat toki eskainiko zaizkio, aisia iriste-erraz, dibertigarri, hezitzaile eta osasungarria bermatzeko, bai eta aisia-, kultur eta prestakuntza aukerak pixkana zabalduz joateko, betiere, segurtasunez eta osasun-berme guztiekin.

Jarduera programa egiterakoan, gazteen iradokizun eta proposamenak kontuan hartzeaz gainera, kulturaren eremuko tokiko erakundeen laguntza jaso da jarduerak garatzean.

Horrela, bada, 12-18 urte bitarteko nerabeentzako iazko hiri-kolonia eredu bera aukeratu da, "arrakasta handia izan baitzuen, eta pandemia egoerarekin eta haren karietara bete beharreko arauekin bat baitzetorren", adierazi du Martinek. Oraingo honetan ere 6 ibilbide aukeratu dira, 92 tokirekin eta irteera eta jarduera osagarri ugariagorekin kalean.

Ibilbideak astebete iraungo dute, eta bi goizetan egingo dira, hainbat diziplinetako (hiri-dantza, teknologia eta digitalizazioa, hiri-arteak) prestakuntza-jarduerak, bai eta, aste bukaeran, ostiralean, txango bat ere.

Ahalik eta partaide gehien bil daitezen jardueretara, bakoitzak prestakuntza-ibilbide bakarra aukeratu ahal izango du, baina, tokiak beteko ez balira, beste bigarren ibilbide bat aukeratu ahal izango luke.

Espazio irekietan egingo dira, ahal dela, jarduerak, hala nola, Clara Campoamor Zentro Zibiko kanpoaldean, Lurkitzaga parkeko inguruetan, Zirkodromoan edo Megaparkeko skatingerako espezializatutako instalazioetan. Bestalde, astero, Sopuertabentura abentura parkera eta Lekeitora irteerak egiteko asmoa dago.

Goizez egingo dira jarduerak, 11:00etatik 14:00etara, doan eta euskaraz. Gehienez, 10 lagunekoak izango dira taldeak, eta hezitzaile bana izango dute. Jardueretan, indarrean diren prebentzio eta segurtasun neurri guztiak beteko dira.

1 IBILBIDEA: DANCE WEEK
Ekainaren 28an eta 30ean Clara Campoamor ZZko kanpoaldean 11:00-13:30
Uztailaren 2an ¿ Sopuerta Abenturara txangoa 9:30-14:45
Prezioa: doan
2 IBILBIDEA. DIGITAL WEEKA
Ekainaren 29an eta uztailaren 1ean. Lurki Bilgunean 11:00 - 14:00
Uztailaren 2an ¿ Sopuerta Abenturara txangoa 9:30 a-14:45
Prezioa: doan
3 IBILBIDEA. URBAN WEEKA
Ekainaren 29an eta uztailaren 1ean. Ongravity (Megapark) 11:00-14:00
Uztailaren 2an ¿ Sopuerta Abenturara txangoa 9:30-14:45
Prezioa: doan
4 IBILBIDEA. DANCE WEEKA
Uztailaren 5ean eta 7an. Clara Campoamor ZZko kanpoaldean 11:00 - 13:30
Uztailaren 9an ¿ Lekeitiora abentura-txangoa 9:30 - 17:30
Prezioa: doan
5 IBILBIDEA. DIGITAL WEEKA
Uztailaren 6an eta 8an Lurki Bilgunean 11:00 - 14:00
Uztailaren 9an ¿ Lekeitiora abentura-txangoa 9:30 - 17:30
Prezioa: doan
6 IBILBIDEA. URBAN WEEK
Uztailaren 6an eta 8an. Zirkodromoa (Bagatza) 11:00 - 13:30
Uztailaren 9an ¿ Lekeitiora abentura-txangoa 9:30 - 17:30
Prezioa: doan
Horiez gainera, abentura anitzeko irteerei eta txangoei berrekingo diegu, betiere indarrean diren segurtasun neurriak aintzat hartuz. Horregatik, Giltzarrik hainbat jarduera prestatu ditu naturan, era guztietako nahiak asetzeko, bai eta Barakaldoko leku desberdinetan egingo diren gimkhanak eta kirol lehiaketak ere.Arratsaldez izango dira, euskaraz. Dagokion udal ordenantzan jasotakoak izango dira prezioak.

Ibilbideetarako izen-emateak bezala txangoetakoak ere ekainaren 7tik 10era gauzatu beharko dira, Udal Egoitza Elektronikoko www.barakaldo.eus web orriaren bidez. Eskaintzen diren tokiak baino eskaera gehiago suertatzen badira, zozketa bat baino gehiago egingo da: ekainaren 14an, heziketa-ibilbideetarako, eta ekainaren 15ean, berriz, zozketa bat, txangoetarako, eta beste bat, Barakaldoko jarduera eta jokoetarako.

EKAINAK 23 ¿ 3, 2, 1 GOAZEN! 17:30 ¿ 19:30 (Clara Campoamor ZZ) Prezioa: doan
EKAINAK 25 ¿ ARTZAIN EGUN BATEZ (Abadiño) 9:00 ¿ 15:30 Prezioa: 5,40€
EKAINAK 29 ¿ AKELARRE SCAPE ROOM 17:00 ¿ 19:30 ( Lurkitzagako parkea) Prezioa: doan
EKAINAK 30 ¿ PADDLE SUPA (Bilbo) 15:30 ¿ 20:30 Prezioa: 5,40€
UZTAILAK 7 ¿ EXCURSIÓN PAINTBALLA. (Amorebieta) 16:30 ¿ 20:00 Prezioa: 5,40€
UZTAILAK 8 ¿ HERRI-KIROLETAKO TALDE TXAPELKETA. Lasesarre frontoian. 17:30 ¿ 19:30 Prezioa: doan

GAZTE BULEGOA JARDUERAK

Ekainaren 14an emango zaio hasiera 18 -35 urte bitarteko gazteentzako jarduera-programazioari kooperazio-jokoen ikastaro batekin, eta uztailera arte luzatuko da. Barakaldoko hainbat plaza eta parkeetan egingo diren tailer eta jardueretan ez ezik Bizkaiko inguru naturaletan egingo diren ibilbide eta abentura anitzeko irteeretan ere 95 toki eskainiko dira.

Iritsitako ordenari jarraituz onartuko dira izen-emateak, dauden toki guztiak bete arte, Gazte Bulegoko bulegoetan nahiz gaztebulegoa@barakaldo.eus posta elektroniko bidez.

2021EKO EKAINEKO JARDUERAK
EKAINAREN 14, 15, 30 . KOOPERAZIO-JOKOEN LEHIAKETA
LEKUA: CLARA CAMPOAMOR ZENTRO ZIBIKOA
PREZIOA: DOAN
EKAINAK 17. PILATESA
LEKUA: LASESARREKO FRONTOIA
PREZIOA: DOAN
EKAINAK 18. YOGA
LEKUA: LASESARREKO FRONTOIA
PREZIOA: DOAN
EKAINAK 19. KAYAKA
LEKUA: BUTROI-PLENTZIA
PREZIOA: BARAKALDARRAK, 21,62€ BESTE UDALERRIETAKOAK, 34,56€
EKAINAK 21. AKROYOGA
LEKUAK: ERRIBERAKO PARKEA
REZIOA: DOAN
2021EKO UZTAILEKO JARDUERAK
Izen-emateak, ekainaren 24tik uztailaren 1era, Gazte Bulegoan, edo gaztebulegoa@barakaldo.eus posta elektronikoz
UZTAILAK 1. MENDI-IBILIAK
LEKUA: ORDUÑA
PREZIOA: DOAN
UZTAILAK 3. COASTERINGA
LEKUA: GORLIZ
PREZIOA: BARAKALDARRAK, 21,62€ BESTE UDALERRIETAKOAK, 34,56€
UZTAILAK 8. PADDLE SURFA
LEKUA: PLENTZIA
PREZIOA: BARAKALDARRAK, 21,62€ BESTE UDALERRIETAKOAK, 34,56€
UZTAILAK 10. HONDAKIN BILKETA
LEKUA: MUSKIZKO HONDARTZA
PREZIOA: DOAN
13 DE JULIO. STREET SCAPEA
LEKUA: BARAKALDO
PREZIOA: BARAKALDARRAK, 10,81€ BESTE UDALERRIETAKOAK, 12,76€

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook