50.100 eurotik gora gastatuko du Udalak Udal Musika Kontserbatorio eraberritzeko - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > 50.100 eurotik gora gastatuko du Udalak Udal Musika Kontserbatorio eraberritzeko

50.100 eurotik gora gastatuko du Udalak Udal Musika Kontserbatorio eraberritzeko

2017/01/17


Hainbat eraberritze lan jarri ditu abian Barakaldoko Udalak Udal Musika Kontserbatorioan. Kontserbatorioko barne-zorua ordeztean datza lanik garrantzitsuena, oso higatua baitago. Horrezaz gainera, metalezko habeak, sabai aizunak, ikasgeletako trenkadak eta abar sendotuko dira.

Guztira, Kontserbatorio aurreko lorategiko zoruko 1.700 metro koadro eraberrituko dira, instalaziorako sarreratik eraikin historikoraino. Alde horretako zorua oso higatua dago, aglomeratu asfaltikoak zeukan kolore gorria galdu egin du oso zaharra delako, eta agregakina ez dago oso lotua.

“Musika prestakuntzan diharduten barakaldarrek sarritan erabiltzen dituzten instalazioak dira, beraz, segurtasuna bermatu behar dugula uste dugu, eta horretarako, zorua konpondu behar dugu Udal Kontserbatorioko erabiltzaileek ez dezaten estropezu egin eta lurrera erori” azaldu du Hirigintza, Azpiegiturak eta Udal Zerbitzu Arloko zinegotzi Jon Andoni Uriak.

Zorua berritzeko azalera zabaldu eta trinkotu, eta itsaspen garaztadura aplikatuko da. Azalerak lehengo kolore gorria berreskuratuko du kare motako asfaltozko aglomeratu geruzarekin. Berrituko den azaleran orain dauden estolda-zuloen edota kutxatilen bost tapa ere goratu egingo dira.

Lanek 42.876,35 euroko kostua dute eta astebetean egingo dira.

Bestalde, Udalak 7.255,04 euroko inbertsioa egingo du kontserbatorioaren barruan egingo diren zenbait berrikuntza lanetan, hala nola metalezko habea sendotzen, bi geletako sabai aizunak kentzen eta profileria eta plaza berriak jartzen, sabai aizuna eusteko egurrezko habeak jartzen, tabike banatzailea jartzen bi geletan eta teilatuko askak egiten.

 

Partekatu:
Twitter Facebook