Barakaldoko Udalak doluminak eman dizkie senideei eta hurbilekoei, eta gertakariaren nondik norakoak argitzeko ardura duten zerbitzuen esku jarri da.
Barakaldoko Udalak biziki deitoratzen du gaur goizean Gorostizako kanpoko igerilekuetan 61 urteko gizon bat hil izana.
Sorosleek eta larrialdi-zerbitzuek gertakarian esku hartu dute eta dagozkien laguntza-maniobrak egin dituzte, baina azkenean ezin izan dute gizonaren bizitza salbatu.
Udalak doluminak ematen dizkie senideei eta hurbilekoei, eta gertakariaren nondik norakoak argitzeko ardura duten zerbitzuen esku geratzen da.
(Iturria: Barakaldoko Udala)
Partekatu:
Facebook