700 bat ikasle barakaldarrek hartu du parte Berdintasunean Hezi-ren bigarren programan - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > 700 bat ikasle barakaldarrek hartu du parte Berdintasunean Hezi-ren bigarren programan

700 bat ikasle barakaldarrek hartu du parte Berdintasunean Hezi-ren bigarren programan

2017/10/30


Datorren azaroan jarriko du martxan Barakaldoko Udalak Berdintasunean Hezi-ren bigarren programa: iaz izan zen lehena, eta Lehen Hezkuntzako ikasleei genero estereotipoak errotik erauzteko tresnak eskaintzea du helburu. Oraingo honetan, 700 bat ikasle biltzen dituen lau zentrotako ikaslek egin dute bat ekimenarekin, baita eskola orduetan egingo den jarduera honekin ere.

Emakume Arloak garatzen du programa, Barakaldoko Clara Campoamor elkartearen laguntzaz. Ekimenaren xedea da umeei gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasunaren ikuspegian oinarritutako garapen integralerako bidea ematea, bai eta generoaren estereotipoak eta rolak desagerraraztea, aukera-berdintasunari buruzko balioak sustatzea, indarkeria-egoerak antzemateko erraztasuna ematea eta umeen arteko indarkeria, diskriminazio eta bazterketa oro gaitzestea ere.


“Oso baikorra izan zen lehenengo esperientzia. Genero berdintasunaren gisako kontzeptuak ezagutu zituzten ikasleek bai eta konturatu ere gaur egun zenbat estereotipo dauden sexuaren inguruan” azaldu du Emakume Arloko Rakel Olalla zinegotziak. “Ezinbestekoa da haurrak txikitatik heztea, horrelako desberdintasunak desagerrarazteko; horregatik jarri dugu martxan programa” nabarmendu du.

Eskola-orduetan ematen dira 12 orduko tailerrak, matematikei zein ingelesari ematen zaion garrantzi ber-bera emanez. Hiru gai landuko ditugu, bai euskaraz, bai gaztelaniaz: Genero estereotipoak, rolak eta berdintasuna; erantzunkidetasuna, lan-bizitza eta familia-bizitza uztartzea eta aukera-berdintasuna, eta indarkeriari aurrea hartzea eta gatazkak konpontzea.


“Gaiak lantzen hasi aurretik azalpentxo bat emango da umeen maila kognitiboari egokitutako hizkera erraza erabiliz; ondoren, gaiak banaka zein taldeka landuko dira" adierazi du Clara Campoamor erakundeko lehendakariak.
Bat egin dute aurten ekimenarekin, honako zentrook: Pilarko Gure Amako 147 ikaslek; Beurkoko BHIo 340 ikaslek; Juan Ramón Jiménezeko 73 ikaslek eta Errosarioko Gure Amako 88 ikaslek.

Partekatu:
Twitter Facebook