Llano kaletik ikusteko moduan utziko du Munoa finka jatorrizkoaren imitaziozko burdina hesi batek - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Llano kaletik ikusteko moduan utziko du Munoa finka jatorrizkoaren imitaziozko burdina hesi batek

Llano kaletik ikusteko moduan utziko du Munoa finka jatorrizkoaren imitaziozko burdina hesi batek

2018/03/12


Ondare historikoari balioa emango dioten hainbat eraberritze-lan abiaraziko ditu aurten Barakaldok Zehazki, Eusko Jaurlaritzak duela urtebete Monumentu Multzo izendatutako Munoa finka hobetzekoak. Gaur bertan hasiko da lehenengo jarduketetako bat, Llano kaleko murrua boteaz. Haren ordez, jatorrizkoak imitatzen dituen hesia eta ateak jarriko dituzte.


Hori da, hain zuzen ere, barakaldarren lehenengo Partaidetzazko Aurrekontuen bidez aukeratutako proiektuetako bat. 163.857,29 euroko inbertsioa egingo da horretarako. Gaur goizean hasi dira lanean makinak. Barrualdera bota dute murrua, Llano kaleko trafiko gurpildunari eragozpenik ez eragiteko.


Aste osoa iraungo dute eraiste lanek. Ondoren jarriko dute hesia, Munoa finkarako propio egina. “Monumentu Multzo denez Horacio Echebarrietaren jatorrizko ate-hesiak zituen diseinu berbera errespetatu behar da” esan du Barakaldoko alkate Amaia del Campok.


Hesi egin berria Llano kalean jarriko dute. Munoa finka inguratzen duen beste murru guztia jatorrizkoa da, eta Monumentu Multzo izendatua izan denez, bere horretan utzi beharra dago. Llano kaleko jatorrizko murruak 0.75 metroko altuera du, eta hori ere errespetatuko dute, bertan bermatu eta ainguratuko baitute hesi berria.

Hormaren ondoan dauden Llano kaletik finkara sartzeko ateak ere kendu, eta hesiaren eredu bereko burdinazkoak jarriko dituzte; horiek ere jatorrizkoaren imitaziozkoak. “Zeharo aldatuko dute lanok Munoa finkaz herritarren gozatzeko modua. Gure altxorra begi bistan izango da metrotik irten eta berehala. Horrela, ez dute barakaldarrek soilik altxorraz gozatuko, baizik eta bisitan datozkigunek ere” nabarmendu du alkateak.
Munoa Finkako erabilera publikoa sustatzea izan zen boto gehien jaso zituen hirugarren proposamena, udal aurrekontuetako 1.100.000 euro herritarrek zertan erabili erabakitzeko egin zen lehen prozesu parte-hartzailean. Aukera horren barruan, bazeuden herritarren beste proposamen batzuk ere, hala nola kultur jaialdia eta umeentzako jaialdi bat egitea (Munoa Bizi egitasmoan gauzatu zirenak), eta Munoa parkeko ikusgarritasuna horma eraitsiz hobetzea


Horrezaz gainera, aurten Munoa finkako jauregiko teilatua eraberrituko du Udalak. 500.000 euroan baloratu da une honetan lizitazio prozesuan (eskaintzak jasotzeko fasean) den obraren inbertsioa.

 

Partekatu:
Twitter Facebook