Abian da Familientzako Arte Eszenikoen Egitaraua: 7 antzerki- eta musika-ikuskizun, zazpigarren denboraldi honetarako - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ

 

Hasiera > Albisteak > Abian da Familientzako Arte Eszenikoen Egitaraua: 7 antzerki- eta musika-ikuskizun, zazpigarren denboraldi honetarako

Abian da Familientzako Arte Eszenikoen Egitaraua: 7 antzerki- eta musika-ikuskizun, zazpigarren denboraldi honetarako

2017/01/19


4tik 11 urtera bitarteko umeak dauzkaten familiei zuzendutako Familientzako Eszena Arteen programaren bigarren hiruhilekoa abiarazi du Barakaldoko Udalak. Zazpi ikuskizun eskainiko dituzte oraingoan, bertako nahiz estatuko konpainia ospetsuek. Bukaera emateko, Barakaldoko Udal Musika Bandak familia kontzertua programatu du, El Pulmón de Gaiak lagundurik.
Ikuskizunetako hiru euskaraz izango dira, eta beste lauak, berriz, gaztelaniaz, kanpoko konpainiak dira eta: Guadarrama (Madril), Lleida, Bartzelona eta Palma de Mallorca. Antzerkia eta txotxongiloak eskainiko dizkigute.

Larunbat honetan, hilak 21 ekingo diote programazioari, larunbatetan, arratseko 18:00etan, Clara Campoamor eta Gurutzeta zentro zibikoetan, txandaka. Kopurua mugatua da. Helduek 3 euro ordainduko dute, eta adingabe, gazte eta 65 urtetik gorakoek, ostera, 2 euro.

Hona hemen, ikuskizunak: Urtarrilaren 21ean ‘El Guardián de los Cuentos’, La Tartana Teatro konpainiaren eskutik; urtarrilaren 28an, ‘Joanen ilargia’, Teatre Un.en eskutik; otsailaren 4an, ‘Moby Dick’, Gorakadaren esktuik; otsailaren 11n, ‘La habichuela mágica’ Festuc konpainiaren esktuik; otsailaren 18an, ‘Peru eta Otsoa’, Didau Antzerki Faktoriaren eskutik; martxoaren 4an, ‘¡A Comer!’, Peus de Porck konpainiaren esktuik; martxoaren 11n, ‘Las Hadas de la bella Durmiente’, Disset Teatreren eskutik, eta martxoaren 18an, Barakaldoko Udal Musikaren eta El Pulmón de Gaiaren kontzertua.

Zortzigarrena duen ekimenak guraso barakaldarren eskeari erantzuten dio, beren seme-alaben prestakuntza aberastu nahi baitute, eszena-arteetan bidez. Hori horrela, programak aukera emango die txikienei, eszena-arteak ezagutzen eta gozatzen has daitezen kultur aisiaren bidez, aldi berean, eskola esparrutik kanpo sustatzen delarik euskara. Programari ekin zitzaionetik 120 ikuskizun baino gehiago burutu dira.

URTARRIL-MARTXOKO PROGRAMA . 2017

Urt. 21 TXOTXONGILOAK ETA AKTOREAK. “El guardián de los cuentos”. LA TARTANA TEATRO. Guadarrama (Madril)
Ixteko zorian den liburutegi bat; zaintzen dituen historien artean galduta dabilen bibliotekari bat, eta liburuz betetako apalak etxe bihurtu dituen sagua. Zoritxarreko istripu baten ondorioz, abentura sinestezin batean murgilduko dira, istorio asko kontatzeko dauzkaten pertsonaia batzuekin batera.
2015eko Max sarietarako izendatua, haur ikuskizun onenaren kategorian.
Gaztelaniaz. Clara Campoamor Zentro Zibikoan, 19:00etan.
(4tik 11 urtera).

Urt. 28 TXOTXONGILOAK ETA AKTOREAK. “Joanen ilarigia". TEATRE UN. Madril
Aita arrantzalearekin irla batean bizi da Joan mutikoa. Bai eta zoriontsu bizi ere; baina, gau batez, itsasoak bortizki xurgatzen dio aitari osasuna.
Aitaren gaixotasuna nola bizi duen Joanek kontatzen digu ipuin honek bai eta laguntzea nola erabakitzen duen ere.
Euskaraz.
Clara Campoamor Zentro Zibikoan
(4tik 9 urtera).

Ots. 4 TXOTXONGILOAK ETA AKTOREAK. “Moby Dick” GORAKADA
H. Melvilleren nobela ezagunaren antzerki-egokitzapena. Bi jarrera bizitzaren aurrean, txotxongilo eta aktoreen bidez kontatuak. Naturak liluraturik daukan filosofo abenturazale bat da Ismael narratzailea. Eta, gainera, ez dio naturari batere beldurrik. Acab kapitaina oinazetan bizi denez, natura menderatu beharra du, eroso sentituko bada. Gizonak naturaren aurrean duen jarrera adierazten digu, gaur bertan natura arriskuan jartzen hasi den gizonarena.
Zuzendari onenaren FETEN 2016 saria.
2016ko Max sarietarako izendatua, haur ikuskizun onenaren kategorian.
Euskaraz. Clara Campoamor Zentro Zibikoa
(6tik 11 urtera).

Ots. 11 TXOTXONGILOAK ETA ZUZENEKO MUSIKA “La habichuela mágica”. FESTUC TEATRE. LLeida
Linak eta bere familiak arazo ekonomikoak dituzte; horrenbestez, etxetik alde egin beharko dute. Errealitate latz horri Linak kementsu erantzun zion eta zerutik haratago igotzen den babarrun magikoa bilatzeko bidaiari ekiten dio, han bizi baita ogroa eta bere altxorra... Lortuko al du etxea berreskuratzea?
Gaztelaniaz.
Gurutzeta Zentro Zibikoa.(4tik 11 urtera).

Ots. 18 AKTORE ETA MUSIKA ANTZERKIA “Peru eta otsoa” DIDAU ANTZERKI FAKTORIA
Serguéi Prokófiev konpositoreak musikatutako “Pedro eta otsoa” ipuinaren bertsio bitxia. Agertokian, zuhaitz handi bat, gramofono zahar bat eta era guztietako gauzak. Horiek baliatuko dituzte gure bi protagonistek, ikusleak sekula inoiz konposatutako haur sinfonia garrantzitsuenaz gozarazteko.
Euskaraz. Clara Campoamor Zentro Zibikoa
(4tik 11 urtera).

Mar. 4 TXOTXONGILOAK ETA OBJEKTUAK “¡A comer!”. PEUS DE PORC. Bartzelona
Ogro herren eta goseti bat barazkiekin afari triste bat prestatzen ari denean mutiko bat heldu da aterpe bila. Ogroa pozez zoratzen dago.Baina umea hotz, gose eta logura da, zotina dauka... eta Ogroak ezin du ume hotz eta goseti bat jan. Sutondoan jarri du, jaten eman dio, besarkatu du...
FETEN 2015 saria, txotxongilo ikuskizun onenari
Gaztelaniaz. Gurutzeta Zentro Zibikoa.
(4tik 11 urtera).

Mar. 11 TXOTXONGILOAK ETA AKTOREAK. “LAS HADAS DE LA BELLA DURMIENTE”. DISSET Teatre Palma de Mallorca
12 eta 13 maitagarriek azalduko digute beren ikuspegitik, benetan zer gertatu zen. Arantzen Dorrean gorderik eta ahazturik geratutako orratz, mataza, hari eta gainerako trasteen bitartez berpiztuko dira pertsonaiak. Azkenean jakingo dugu zergatik eta nola ziztatu zen Loti Ederra.
Epaimahaiaren FETEN 2011 sari berezia, txotxongilo eta objektuen ikuskizun onenari.
Gaztelaniaz. Clara Campoamor Zentro Zibikoa
(4tik 11 urtera).

Mar. 18 FAMILIA KONTZERTUA BARAKALDOKO UDAL MUSIKA BANDA ETA PULMÓN DE GAIA Euskaraz. 1. emanaldia:17:30ean / 2. emanaldia: 18:30ean.
Clara Campoamor ZZ
(4tik 11 urtera).
Dohainik

Partekatu:
Menéame Twitter Facebook




KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Google + profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala Barakaldoko EAJren Instagram kanala