Alkateak Kastrexana eta Burtzeņako auzokideak ez ditzala bigarren mailako auzokide bezala trata eskatu du EAJ-PNVk - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Alkateak Kastrexana eta Burtzeņako auzokideak ez ditzala bigarren mailako auzokide bezala trata eskatu du EAJ-PNVk

Alkateak Kastrexana eta Burtzeņako auzokideak ez ditzala bigarren mailako auzokide bezala trata eskatu du EAJ-PNVk

2014/09/17


Euzko Alderdi Jeltzaleak goiz honetako osoko bilkuran Kbusen kontratuaren aldaketa onartzeak pozten du EAJ-PNV. Horri esker, Errekatxo eta Urbango auzokideek berehala herriko autobusa izango dute. Baina aldi berean, osoko bilkuraren gehiengoak Kbusen ibilbidean aldaketak eskatzen jarraitzen duela agerian geratu da, ez baitie auzo guztiei (Kastrexana, La Dinamita, Burtzeña) zerbitzua ematen.

Kbus abian jarri zenetik, EAJ-PNVk ohartarazi zuen arduradun sozialistek egindako ibilbideak hiri inguruko auzoei ez ziela zerbitzua ematen. Horregatik, Udalak barakaldar hauek diskriminatzen zituela salatzen genuen. Udalak auzokide hauek bigarren mailako hiritar bihurtzen ditu, beraien eskubideak bakarrik aitortzen baitizkie zergak ordaindu behar dituztenean edo bozkatzera joan behar dutenean.

Kbusak hiri inguruko auzoak haien artean eta barakaldoko zentroarekin komunikatu behar dituela defendatzen jarraitzen du EAJ-PNVk. Gaur Kbusen aldaketa onartu da, laster Kbusak herriko auzo guztiei zerbitzua ematea espero dugu.
 

Partekatu:
Twitter Facebook