Amaia del Campok dio: Barakaldok esan duenaren kontrakoa egiten duen norbaitengandik gobernatua izatea ez du merezi - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Amaia del Campok dio: Barakaldok esan duenaren kontrakoa egiten duen norbaitengandik gobernatua izatea ez du merezi

Amaia del Campok dio: Barakaldok esan duenaren kontrakoa egiten duen norbaitengandik gobernatua izatea ez du merezi

2013/12/27


Euzko Alderdi Jeltzaleak Barakaldoko alkate berriak erakutsitako jarrera dezepzionagarritzat eta oso kezkagarritzat jo du. Izan ere, aurreko alkatearen estilo berdina mantentzea erabaki du. Hau da, oposizioko taldeek aurkeztutako mozioak tratatzea galarazten ditu. Hauetan, PSEk egindako murrizketak agerian geratzen dira. Era berean, PSEk parte-hartze hiritarra eta udal gardentasunagatik egindako apustu eza nabarmena ikusi daiteke.

Atzoko osoko bilkuran gogoratu genuen moduan, ez dago osoko bilkuran mozio horiek tratatzea eta bozkatzea galarazten duen legerik, ezta txosten teknikorik. Mozioen tratamendua alkatearen borondatearen menpean dago. Halan dabe, alkate honek gainerako udal taldeek eginiko proposamenenganako errespetu eza berriro adierazi du. Tamalez, honekin Barakaldoko auzotarren ahotsa isilarazi du. Ondorioz, parte-hartze hiritarra eta udal gardentasunagatik egindako aldarrikapenak antzerki hutsa izan direla argi geratu da. Zeren eta senper orduan esan duenaren kontrakoa egiten baitu.

Partekatu:
Twitter Facebook