Amak beti izaten du arrazoia - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Amak beti izaten du arrazoia

Amak beti izaten du arrazoia

2015/02/28


Batzuetan nire amak dio ETAk eta PPk elkar behar dutela, batak bestea erabiltzen duelako aitzakia gisa bere argudioetan. Pasa den otsailaren 12an “Mate Operazioa” delakoaren baitan izandako gertakariek arrazoia ematen diote nire amari; bestela, zergatik atzilotu zituzten 12 abokatu (segituan aske utzita), ETAk indarkeria utzi eta hiru urtetara? Horrek iraganera garamatzate, iragan ilun batera non konfrontazioan oinarritutako politika erabiltzen den.

Nire ustez, aro hau gainditzeko garaia da. Bizikidetza oinarritutako etorkizuna eraiki beharko genuke; edozein gaiaz normaltasunez eta krispaziorik gabe hitz egin dezakegun etorkizuna. Horretarako guztion artean, salbuespenik gabe, moldatzea ezinbestekoa da.

Dagoeneko iragan horretan gaudela esan ahal izatea gustatuko litzaidake eta guztiok elkarrekin konpondu gaitezkeela. Eta jakina, batak bestearen beharra bere ulertezin ekintzak justifikatzeko ez izatea nahiko nuke. Baina zoritxarrez amak arrazoia izaten jarraitzen duela ematen du.

Partekatu:
Twitter Facebook