Arte Ederren Museoko zuzendariak El Paisaje y el Hombre erakusketaren inguruko hitzaldia emango du Barakaldon - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ

 

Hasiera > Albisteak > Arte Ederren Museoko zuzendariak El Paisaje y el Hombre erakusketaren inguruko hitzaldia emango du Barakaldon

Arte Ederren Museoko zuzendariak El Paisaje y el Hombre erakusketaren inguruko hitzaldia emango du Barakaldon

2016/11/28


Azaroaren 29an, asteartea, Arte Ederren Museoko zuzendari Javier Viar etorriko da Barakaldora Bilboko Museoan ikusgai dagoen `El Paisaje y el Hombre¿ erakusketari buruzko hitzaldia ematera. Clara Campoamor zentroan, 19:00etan, emango du hitzaldia.


Javier Viar hizlari egokia da barakaldarrei erakusketaren zoko-moko guztiak azaltzeko, euskal artean aditua ez ezik, Carmelo Ortiz de Elgea (Vitoria-Gasteiz, 1944) artistaren erakusketako komisario ere bada eta. Barakaldoko Kultur Hedapeneko programaren barruan dagoen hitzaldi honi esker, erakusketara modu teorikoan hurbiltzeko aukera izango dute interesatuek.

Ondoren, abenduaren 15ean, bisita gidatua egingo da Bilboko Arte Ederren Museora, bertan, barakaldarrek Ortiz de Elgearen erakusketaz gozatu ahal izango dute.

Baliabide tekniko tradizionalak erabiltzen dituen artista da. Kolorearen arloan duen gaitasunari esker, eta marrazkiarekin zein pintzelkadarekin darabilen askatasuna kontuan hartuta, aukera estilistiko ugari garatu ahal izan ditu.

Gaztetik ekin zion pinturari. Autodidakta zen, eta berrogeita hamarreko urteetan, Madrileko Eskolako paisaia-pintura espresionistaren eragina izan zuen hastapenean, eta geroago, Tápies artistaren materiazko pintura eta informalismoaren eragina jaso zuen.

Orain taldearen sortzaileetako bat izan zen 1966an, eta denboraldi batez, bere lana pop art mugimenduan sartu zen. Garai horren ostean, kolore distiratsuko figurazioa landu zuen eta pertsonaiak erreferentziazko guneetan nahasturik agertzen dira.

1973an, koloreko plano handiko pintura abstraktua egiteari ekin zion, eta lan horietan, ez da giza irudiaren erreferentziarik ageri. Laurogeiko hamarkadaren hasieran, figuraziora itzuli zen, eta harrezkero, horretan dihardu.

Partekatu:
Menéame Twitter Facebook




KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Google + profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala Barakaldoko EAJren Instagram kanala