Barakaldoko ikasketa gelen sarea berriro jarriko da martxan hurrengo astelehenean. Ikasturtea amaitzear da eta azterketak prestatzeko Udalak, urtarrilean iragarri zuen moduan, hiriko ikasleei eskaintzen dien zerbitzua handitu du, gela berria irekiz lehengo Meatzeen Unibertsitate Eskolan.
Barakaldok, hala, bost ikasketa gela izango ditu, bi liburutegi nagusian, 107 pertsonentzako, eta hiru Meatzetako Eskolan, 110 ikasleentzako espazioa izanik. ¨Uste dugu ezinbestekoa dela aukerak eskaintzea azterketak prestatzeko lasaitasuna behar duten pertsonek lasai egin dezaten¨, azaldu du Nerea Canterok, Kultura, Hezkuntza, Euskera, Gazteria eta Droga-mendekotasunen Prebentzio Arloko zinegotziak.
Ikasketak gelak datorren astelehenetik, apirilak 24, irekita egongo dira uztailaren 9ra arte, 8:30etik 21:00etara, astelehenetik larunbatera. Gelek wifi konexioa daukate geletako erabiltzaileek informazioa bilatzeko edo elkar trukatzeko.
Ikasketa geletan plaza kopurua handitzea urtarrilean iragarri zen. Gobernu taldeak hainbat ekimen egin ditu etxetik kanpo ikastea erabakitzen duten barakaldarren aukerak sustatzeko eta hobetzeko.
Modu horretan, 2015. urtearen amaieran, bi ikasketa gela jarri ziren Meatzetako Eskolan, hiriko ikasleen eskaera zahar bati erantzuteko. Orain arte, bi ikasketa gela baino ez zituzten liburutegi nagusian.
Otsailean, liburutegi nagusiko ikasketa gelen ordutegia azterketa garaitik kanpo zabaltzea erabaki zen. Larunbat arratsaldez irekita mantendu ziren –une horretara arte zerbitzua 14:00etan ixten zen-.
Azkenik, Meatzetako Eskolan hirugarren ikasketa gela martxan jarri da, zerbitzua hogeita hamar auzokideetara heltzea ahalbidetuko duena. ¨Pixkanaka pausoak ematen ari gara ikasketa gelen zerbitzua Barakaldok merezi duenera egokitzeko¨, bukatu du Canterok.
Partekatu: