Autobus guztiontzat - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ

 

Hasiera > Albisteak > Autobus guztiontzat

Autobus guztiontzat

2014/12/30


Jakin badakigu Bizkaibus-lineen aldaketek buruhausteak sortu dituztela erabiltzaileen artean. Izan ere, auzokide batzuk etorri dira gugana arazo hau jakinarazteko. Hori dela eta, ez dugu arazo hau onartzeko eragozpenik, horixe baita konponbideak bilatzeko lehen pausua.

Bestalde, alkateak dio auzokide batzuk autobús-linea berriak eskatu dizkiotela Barakaldorako aireportuarekin eta Parke Teknologiarekin lotzeko. Guri ere, línea hauek interesgarriak iruditzen zaigu barakaldorrentzat, eta horregatik horren alde bozkatu genuen.

Erreparatzen duguna da alkateak ez dituela auzokide guztiak haintzat hartzen. Haiek Foru Aldundirako eskaerak eginez gero, alkateak sendo defendatzen ditu, baina udaletxerako eskatzen badituzte, orduan entzungorrena egin du. Kastrexanako auzokieek, esate baterako, Kbusa eskatu zioten alkateari berari orain dela urte bat baino gehiago, eta oraindik ez dute erantzunik jaso.
Auzokideen eskaerak kontuan hartu behar dira, baina eskaerak guztiak. Foru Aldundikoak aldarrikatzea eta Udalakoak kasurik ez egitea, ez da serioa.
 

Partekatu:
Menéame Twitter Facebook




KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Google + profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala Barakaldoko EAJren Instagram kanala