Auzoak dira Barakaldoko jaietako karteleko irudi berriaren protagonistak - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Auzoak dira Barakaldoko jaietako karteleko irudi berriaren protagonistak

Auzoak dira Barakaldoko jaietako karteleko irudi berriaren protagonistak

2017/06/01


Barakaldok badauka hurrengo jaietarako irudia. Kolore horiaren gainean, Barakaldoko auzoetako elementurik adierazgarrienak dituzten kartelak eta informazio-foiletoak izango dira nagusi Karmenak 2017 jaietan. Kartelarekin batera informazio-foiletoak ere aterako dira. Sare sozialetan eta aurrez aurreko boto bidez, publikoaren boto gehienak jaso dituen lana da.

Barakaldoko aurreko kartel lehiaketan ere irabazle suertatu zen egile Aritz Garcia Garcia barakaldarraren sinadura du aurten hautatuko lanak. Kartelak hondo horia eta elementu esanguratsuak ditu, hala nola Jolin, Udaletxea, BEC edota dantzariak. “Irudia oso adierazgarria da, koloreagatik ez ezik, bertan nabarmentzen diren elementuengatik ere, Jolin esaterako, desberdin agertzen da, urdinez eta besoak zabalik, eta hiriko eraikin esanguratsu batzuk ere ikus daitezke” azaldu du Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Droga-mendekotasunen Prebentzio Arloko zinegotzi Nerea Canterok. “Gainera, jaietako sinbolo batzuek (dantzariak eta barrakak) jaietara gonbidatzen dute” esan du Canterok.


Aurreko urteetan bezala, herritarrek erabaki dute botoen erdia, eta Udaleko Jai Batzordeak, beste erdia. Herritarrek maiatzaren 9tik aurrera izan dute botoa emateko aukera, bai Udaleko Facebook orri ofizialean, bai aurrez aurre Clara Campoamor eta Gurutzetako zentro zibikoetan.
Botoa emateko aukera maiatzaren 16ra arte egon da, epaimahaiak hautatutako lau proposamenen artean irabazlea aukeratu ahal izateko.


Jai batzordean beste lan bati eman zion botoa, baina herritarren iritzia funtsezkoa izan da eragile bakoitzarengandik etorritako ehunekoaren kalkulua egiterakoan, 385 `Gustuko dut´ lortu baititu.


Bigarrenak 274 boto jaso ditu eta Karmenak letraz iragartzen duen kartela izan da. Hirugarren lekuan, 68 botorekin, arbelean klarionaz egindako Jolin irudia duena geratu da. Kartel irabazleak 51 boto lortu ditu Facebooken, Udaleko Jai Batzordearen botazioaren ondoren.


UZTAILAREN 15ETIK 23RA

Barakaldoko Karmenak uztailaren 15ean hasiko dira eta jai giroan murgilduko dute hiria uztailaren 23ra arte. Azken asteotan jakin izan dugu zeintzuk izango diren kontzertuetako kartelean egongo diren izarrak: Jarabe de Palo, Kepa Junkera, DVicio, Manel Fuentes (Bruce Springsteeni omenaldia), Riot Propaganda, Nuria Fergo, Udal Musika Banda...

 

Partekatu:
Twitter Facebook