Azkueko pergola eraberritzea erabaki du du gobernu taldeak 23.947 euro inbertituz, egitura iraunarazteko - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ

 



Hasiera > Albisteak > Azkueko pergola eraberritzea erabaki du du gobernu taldeak 23.947 euro inbertituz, egitura iraunarazteko

Azkueko pergola eraberritzea erabaki du du gobernu taldeak 23.947 euro inbertituz, egitura iraunarazteko

2017/01/05


BEC parean den Azkueko pergola eraberritzea erabaki du EAJ-PNV gobernu taldeak. Hogeita hamar bat atari dauzkan egitura hesiz inguratu zuten duela bi urte; denbora horretan lurra finkatzen ari dela ikusi dute, eta horrenbestez, arriskuan da hura.

Beraz, egitura iraunarazteko, Udalak jarduketa bat egitea erabaki du; baina ez bakarrik iraunarazteko, hiriko auzo horretako sinboloetako bat baita, baizik eta hango auzotarren segurtasuna bermatzeko ere, ezin izan baitute handik urteetan igarotzerik izan.

Zortzi dira arrakalen karietara narriatuta dauden atariak: 4 zenbakiko eraikinaren fatxadaren mugakideak, hain zuzen ere. Eraikin horretako espaloiko lurraren finkatze mugimenduek eragin dituzte arrakalak. “Garai batean, lagin batzuk jartzea erabaki zen, asentamenduek bere horretan jarraitzen ote zuten jakiteko. Laginek ere arrakalak dauzkatenez, bertako auzoen eskaerak kontuan hartuz, egitura eraberritzea erabaki dugu” azaldu du Hirigintza, Azpiegitura eta Udal Zerbitzu Arloko Jon Andoni Uriak.

Kaltetuta dauden zutabeak kendu, eta ordezkoak jarri eta zortzi atariak berreraikitzean datza jarduketa. Horretarako zutabeak, arkuak eta kontrahormak eratuko dira. Era berean, berriro egingo da arku artean zegoen trenkada, bai eta berriro jarriko ere atari arteko goiko habeak ere.

“Pergolaren bi lehenengo ilaretako gainerako atariak – hogei bat dira – ez dutenez egitura arazorik, bere horretan utziko dira" azaldu du Uriak.
“Hiriaren bereizgarrietako bat denez pergola, lehentasun bihurtu da egitura iraunaraztea. Jarduketari esker, ez dugu soilik egitura hobetuko baizik eta luzaz itxita daraman aisialdirako gune bat berreskuratu ere egingo dute auzotarrek” azpimarratu du zinegotziak, eta, bidez batez, gogorarazi, oposizioan zeudenean eskatu ziotela gobernu taldeari ekin ziezaiola pergola eraberritzeari.

23. 497,29 eurokoa da aurrekontu osoa, eta, sei astekoa, egiteko epea.

 

Partekatu:
Menéame Twitter Facebook




KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Google + profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala Barakaldoko EAJren Instagram kanala