Baffest mundura irekitzen da Barakaldo nazioarteko bigarren ediziora hurbilduz - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ

 

Hasiera > Albisteak > Baffest mundura irekitzen da Barakaldo nazioarteko bigarren ediziora hurbilduz

Baffest mundura irekitzen da Barakaldo nazioarteko bigarren ediziora hurbilduz

2017/04/27


Barakaldo Foto Festivalak (BAFFEST), Barakaldoko Udalak eta Fotopop ekoizleak antolatutako emakume argazkilarien obrak dituen hiriko argazki-jaialdiak, lehenbizikoz nazioarteko artistak izango ditu ekainaren 1etik 21ra ospatuko den edizio berrian. Bigarren urtez, hiria argazkiaren euskal hiriburu bihurtuko da 11 emakumezko argazkilarien erakusketekin. Horien artean, Atal Nagusiko Esther Ferrer (Euskadi), Pauline Fargue (Frantzia), Sofia Ayarzagoitia (Mexiko), Rita Puig-Serra Costa (Katalunia) eta Helena Goñi (Euskadi) nabarmentzen dira. Formatu handiko lanak hiriko bost gune eta natura gune bat lotzen dituen ibilbidean barrena ikus daitezke.

¨Baffestek herritarrak asko harritzea lortu zuen lehenengo edizioan. Orain, hitzarmena sendotzea da gure xedea, herritarren itxaropenak betetzeko asmoz¨, azaldu du Nerea Canterok, Kultura eta Euskerako zinegotziak David de Harorekin -Fotopop ekoizlearen arduraduna-, eta Lehiaketa Atalerako aukeratutako 6 emakumezko argazkilariekin batera: Tamara López Seoane, María Aurtenechea, Teresadel Romero, Asun Martínez, Sara Prieto y Andrea Abalia.


Aurten, Atal Nagusiak gai komuna lantzen duten bost emakumezko argazkilari izango ditu: intimitatea. Erakusketen komisarioa Erika Goyarrola izango da. Bilboko ikerlari eta komisarioa da eta Pariseko Jeu de Paume museoarekin lankidetzan aritzen da. Gaur egun, han, Parisen bizi da.


Eragin handikoenetariko argazkilari espainiarra BAFFESTen egongo da berriro. Esther Ferrerez (Donostia, 1937) ari gara, bere obra Bide Onera plazan jarriko duena. 2008ko Arte Plastikoen Sari Nazionala den Ferrerrek 60 urte baino gehiago daramatza mundutik ibiltzen, eta museo eta galeria garrantzitsuetan bere obra erakusten.


Aurten, jaialdiak bere mugak ireki dizkie nazioarteko bi sortzaileei: Pauline Fargue frantziarra (Paris, 1975), Hizkuntza Eskola Ofizialeko lorategian bere argazkiak jarriko dituena, eta Sofia Ayarzagoitia mexikarra (Monterey, 1987). Bere obra Herriko Plazan jarriko da.


Errekatxoko urtegia Rita Puig-Serra Costa katalanak (Bartzelona, 1985) aukeratutako espazioa da bere obra erakusteko. ¨Errekatxoko gunea herritarrei gehien harritu zien gauzetariko bat izan zen; espazio berritzailea zen, desberdina, modu paregabean integratzen duena artea hiriko biriki berdearen paisaian. Ezin genion uko egin Baffestek gu berriro harritzeari leku hori eraldatuz¨, aipatu du Canterok.
Artista nagusien zerrenda osatzen du Helena Goñik (Bilbo, 1990). Argazkilari gonbidatua da, eskubide hori lortu zuena BAFFEST 2016 Lehiaketaren irabazle aldarrikatu zenean. Goñiren obra Anaien Parkean ikusiko da.



David de Harok nabarmendu du Erika Goyarrola komisarioak egindako lan handia, kalitate handiko artistak eta lanak dituen erakusketa bat sortzean, hain gaztea den jaialdian. Horrek erakusten du lehenengo edizioak izan zuen harrera ona.


LEHIAKETA ATALA


Foruen pasealekuak BAFFESTeko Lehiaketa Ataleko epaimahaiak aukeratutako sei euskal emakumezko argazkilarien lana bilduko du. Aurtengo nobedade nagusia artistak aukeratzeko mekanismoa da. Antolakuntzak otsailean deialdia atera zuen Euskadin jaiotako edo bizitako sortzaile berrientzat, eta 63 proposamen jaso ziren.


Hiriko arteria nagusiak Tamara Lopez Seoaneren, Angela Losaren, Andrea Abaliaren, Maria Aurtenechearen, Teresa del Romeroren eta Asuntzi Martinezen lanak hartuko ditu. Asuntzi Martinezek Barakaldoko artista gonbidatu gisa parte hartuko du. Irabazlearentzako saria erakusketa propioa eta ordaindutakoa izango da 2018.urtean zehar, Barakaldon.


Zentzu horretan, David de Haro oso pozik agertu da parte-hartzaile asko izan direlako, 61 hain zuzen ere, eta lanak kalitate eta eduki handikoak izan direlako. Horri esker, konturatzen gara pertsona asko dagoela istorioak kontatzen eta argazkilaritzaren laguntzaz gauzak adierazten.


JARDUERA PARALELOAK


BAFFEST 2016an sortu zen herritar guztiei argazkilaritza helarazteko asmoz, adina zein diziplinaren ezagutza maila edozein dela ere. Horregatik, erakusketekin batera, mota desberdinetako jarduerak programatu dira, gehienak doan. Bisita gidatuak, animazioa eta haurrentzako kontzertua, ponentziez eta mahai-inguruez betetako jardunaldia, ekintza solidario bat, eta abar.

Ekainaren 1eko, osteguna, goizean erakusketa guztiak ofizialki inauguratuko dira, Bide Oneran agintariekin egingo den ekitaldi batean. Bertan, Atal Nagusiko artistak egongo dira.
Familiek bere eguna izango dute ekainaren 4an, igandea, Txikifotoarekin, San Bizente parkean. Absurda Zurdak bere lanaren parte bat erakutsiko du umeei eta gurasoei elkarri eraginez. Halaber, Gerente pop musika-taldeko kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute.


Ez da ekintza solidariorik faltako. Oraingoan, ekainaren 11an, igandea, izango da Herriko Plazan. Bertan, Blackkamera Argazki Dokumentaleko Eskolako ikasleek formatu txikiko ehunka argazki jarriko dituzte, herritarrek eraman ahal izango dituztenak dohain baten truke. ¨Hori da Baffest jaialdia interesgarri bihurtzen duena, maila handiko argazkilaritzaz gozatzea ahalbidetzen duela, emakumezkoen eskutik datorrena, eta, aldi berean, hirira jarduera familiarrak eta solidarioak ekartzen dituela¨, azpimarratu du Canterok.


Ekainaren 18ko, larunbata, goizean zehar, Clara Campoamor Kultur Etxeak II. BAFFEST Argazki-jardunaldiak hartuko ditu. Jardunaldi horietan, Erika Goyarrola jaialdiko komisarioaren aurkezpena, Maria Mur argazkilariaren Politicas feministas a través de Consonni ponentzia, eta Clavoardiend.com-eko Roberto Villalonek Helena Goñi, Rita Puig-Serra eta Sofia Ayarzagotiia argazkilariekin batera gidatutako mahai-ingurua izango dira.


Halaber, antolakuntzak hamar bisita gidatu ditu hitzartuta Barakaldoko ikastetxeekin eta argazkilaritza-eskolekin.

MAIATZEAN ETA IRAILEAN


Aurten BAFFESTek Barakaldoko kultur bizitzan duen presentzia handitzea izango du xede. Horretarako, bere ekaineko programazio ofizialetik kanpo, bi jarduera berri programatu ditu.
Lehenengoa erretratu-tailer bi izango dira, Estela de Castrok emango dituenak maiatzaren 13an eta 14an, BIC Bizkaia Ezkerraldean. Tailer horietarako plaza gutxi geratzen dira. Bigarren jarduera irailean egingo da Munoa Finkan. Jardueraren edukia aurreragoa esango dizuegu.


Informazio gehiago eta ordutegiak jakiteko, ikusi eskuko programa. 17ko jardunaldietarako eta Estela de Castroren tailerretarako ez da plazarik erreserbatuko. Tokiak heldutako hurrenkerari jarraituz beteko dira dena bete arte. Horretarako, beharrezkoa da antolakuntzakoei mezua bidaltzea honako helbidera: info@baffest.com.

 

Partekatu:
Menéame Twitter Facebook




KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Google + profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala Barakaldoko EAJren Instagram kanala