Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzaleak gaur goizean Lutxanako tuneletarako proposamen bat aurkeztu du. Proposamenak Lutxanako Emakume Elkartearen aldekotasuna du. Elkarte honek orain dela aste bat kontzentraziorako deialdia egin zuen, gure auzokideren batek jasotako azken erasoari erantzun bezala. EAJ-PNVk espero du bere ekimenak Udaleko arduradunen eta Aldundiaren aldekotasuna izatea, eta azkenik denon artean Barakaldoko emakumeen eskareei erantzunak emateko gai izan gaitezen. Eskaera horien bidez gure hiriko auzo honetako tuneleen inguruan ziurtasunez ibili ahal izatea eskatzen dute.
Gure proposamenak semaforo batek kontrolatutako lur-gaineko pasabidea prestatzen du. Semaforo hau Lutxanako Artzain Ona kaletik Arrontegi zubira joateko balio duen foru-errepidean jarri beharko litzateke. Jartzeko Udalak Sefanitroko lursailean (Praxairren aurrean) espaloia eraikitzea beharrezkoa da.
Espaloi honek Arrontegi Zubirako sarbide errepideko beste aldean jarraitu, eta Garbiguneraino heldu beharko luke.
EAJ-PNVk La Florida kalearen hasieran semaforoak kontrolatutako oinezkoentzako pasagune bat prestatzea eskatzen dio Udalari. Horren bidez, Lutxanatik Garbigune ondoan dagoen espaloitik, Udalak jarri beharko lukeena, datozen oinezkoek Eusko Jaurlaritzako pisuak dauden espaloiraino gurutzatu ahalko lukete (honela Arrontegi zubitik, hain zuzen A8-tik, eskuineko ibaiertzetik, datozen autoak saihestuko lirateke). Behin han Barakaldoko erdigunera heldu ahalko lirateke.
Partekatu: