Barakaldo Futbol kluba eta Mukusuba eta Arrontegi ikastetxeak izango dira 2017ko Karmenetako pregoilari eta txupin jaurtitzaileak - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ

 

Hasiera > Albisteak > Barakaldo Futbol kluba eta Mukusuba eta Arrontegi ikastetxeak izango dira 2017ko Karmenetako pregoilari eta txupin jaurtitzaileak

Barakaldo Futbol kluba eta Mukusuba eta Arrontegi ikastetxeak izango dira 2017ko Karmenetako pregoilari eta txupin jaurtitzaileak

2017/04/05


Hurrengo Barakaldoko Karmenak dagoeneko ordezkariak ditu. Pasaden astelehenean, Jai Batzordeak Barakaldo Futbol kluba eta Mukusuba eta Arrontegi ikastetxeak hautatu zituen jai barakaldarren pregoilari eta txupin jaurtitzaile gisa –hurrenez hurren-. Hiru protagonistak haien urteurrenak ospatzen ari dira, beraz, hiruren artean Barakaldoko historiaren 200 urte batzen dituzte.


Barakaldo Futbol kluba bere mendeurrena ospatzen ari da. Ekimen horri gehitu beharko dio barakaldarrak jaiez gozatzera animatzeko emango duen pregoia.
Mukusuba ikastetxe publikoak –San Bizente auzoan- bai eta Arrontegi ikastetxeak 50 urte betetzen dituzte. Urtemuga horri esker lortu dute Jai Batzordearen babesa izatea, jaietako metxa piztearen arduradunak izateko, txupin bat jaurtiz.

2017ko Karmenen pregoia eta txupin jaurtiketa Herriko Plazan izango da, hurrengo uztailaren 15ean, larunbatean, Karmen egunean. Tradizioari jarraiki, iazko pregoilari eta txupin jaurtitzaileak, Ibarra-Kaldu eta ErrekaOrtu dantza taldeek, eta AusartaBarakalado EST eta Zuhatzuko Eskubaloi emakumezkoen taldeek utziko diete brusa eta txapela jaietako ordezkari berriei. Karmenak uztailaren 23an, igandean, bukatuko dira.

 

Partekatu:
Menéame Twitter Facebook




KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Google + profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala Barakaldoko EAJren Instagram kanala