Aurtengo pregoilariak eta txupineroak dagoeneko prest daude larunbaterako. Barakaldoko alkateak gaur goizean brusak eta txapelak ordezkari berriei emateko ekitaldian parte hartu du. Iazko Barakaldoko Karmenak jaietan eginkizun hori izan zuten Ibarra-Kaldu eta Erreka Ortu dantza taldeek eta Ausarta Barakaldo EST eta Zuhatzuko Eskubaloi taldeek burutu dute ekitaldi hori.
Herriko Plazako erlojuaren eszenatokian burutu da ekitaldia, larunbat arratsaldean pregoia irakurri eta txupina botako den leku berean. “Brusak eman eta hartu ondoren, prest ditugu pregoilariak eta txupineroak. Badakit, haientzat urte hau apartekoa eta ahaztezina izango dela, eta horregatik, momentu bakoitzaz goza dezatela esan nahi diet, bai eta aurtengo Barakaldoko Karmenak barakaldar guztientzako edizio berezi bihurtzen lagundu ere” adierazi du Barakaldoko alkate Amaia del Campok.
Barakaldo Futbol Klubak pregoia irakurri eta barakaldarrak jaietan ondo pasatzera animatuko ditu. “Hiriak omendu egin nahi du klubaren historiaren 100. urteurrena, urte horietan klubarekin batera bizitako poztasuna eta ez poztasunak ere bai” azaldu du Del Campok.
Arrontegi eta Mukusuluba ikastetxeetako zuzendariek gogor eutsiko diote txupinari, jaiei hasiera emateko eztandari. “50. urteurreneko kamisetak jantziko dituztela entzun dut. Ezin beste modu batera izan!”, adierazi du alkateak, eta bide batez, bi ikastetxe horiek mende erdian gure hirian egin duten heziketa- eta gizarte-lana azpimarratu du”.
Nobedade gisa, aurten, pregoilariaren brusak kolore desberdina izango du, granatea, “ordezkari batzuk eta besteak erraz desberdintzeko” azaldu du alkateak.
PREGOIAN PARTE HARTZERA ANIMATZEKO BANDOAK
Larunbateko 19:00etan hasiko da jaitsiera, eta Jolin eta Deabru Herriko Plazara helduko dira. Udalak eta Jai Batzordeak momentu koloretsua, alaia eta bizia izatea nahi dute. Horregatik, aurten Hortzmuga antzerki konpainia kontratatu da udal bandoaren irakurketa antzeztua egin dezan, eta horrela, barakaldarrak ekitaldi berezi honetan parte hartzera gonbidatu ere bai.
Hotzmuga hiriko auzoetan barrena ibiliko da gaur eta bihar 18:00etatik 21:00etara. “Dagoeneko dena dago prest. Orain, barakaldarrak kalera irtetea eta ondo pasatzea baino ez dugu behar. Jai eremu bakoitzean, giro ona sortzea eta jaietan murgiltzea, adin guztietarako plan bikainak daudelako” esan du amaitzeko alkateak.
ERAGINAK TRAFIKOAN
Bestalde, trafikoan izan daitezkeen eraginei dagokienez, Foruen pasealekua moztuta egongo da ibilgailuentzako uztailaren 14tik 25era (biak barne), eta ibilbide hori egiten duten autobusak desbideratu, eta Landaburu eta Arrandi kaleetatik pasatuko dira. Foruak- Bide Onera geltokia Landaburu kaleko 11. zenbakiaren parera aldatuko da, eta Foruak- Herriko Plazakoa, Arrandi kaleko 15. zenbakiaren parera.
Askatasunaren etorbidea ere moztu egingo da uztailaren 14tik 25era bitartean (biak barne), bai autobusentzat, bai ibilgailuentzat. Horko trafikoa La Bondad kalera desbideratuko da.
K-Bus eta Bizkaibus lineek La Bondad kaletik Gabriel Arestirako ibilbide alternatiboa egingo dute, eta gero berriro Askatasunaren etorbidea hartuko dute ohiko ibilbidea egiten jarraitzeko. Hortaz, Askatasunaren etorbidean, 23. zenbakiaren parean dagoen geltokia 17. zenbakiaren parera aldatuko da.
Partekatu: