Barakaldok 1.143 langabetu gutxiagorekin (%10,14) amaitu zuen 2016 urtea - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldok 1.143 langabetu gutxiagorekin (%10,14) amaitu zuen 2016 urtea

Barakaldok 1.143 langabetu gutxiagorekin (%10,14) amaitu zuen 2016 urtea

2017/01/26


Abenduan langabezia jaitsi egin zen Barakaldon, hau da, 135 lagunek lana aurkitu zuten, beraz, 8.000 langabe baino gutxiagorekin itxi ahal izan dugu urtea. Barakaldok 7.504 langaberekin (Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda) amaitu du urtea, beraz, 1.143 langabe gutxiago dugu hirian. Kopuru hori 2015eko abendukoarekin alderatuz, %10,14ko jaitsiera eman dela ikus daiteke, estatuko enplegu zerbitzu publikoaren langabeziaren hazkunde adierazlearen arabera; hortaz, langabezia apurka-apurka urrunduz doala esan dezakegu azken urteotan izandako kopuru handienetatik. “Oso albiste ona da, baina oraindik herritar asko dago lan-merkatuan sartu gabe, eta Udalak, Inguralde-enplegurako zerbitzu integralaren bidez, laguntza ematen eta eskura dituen ekimenak martxan jartzen jarraitzeko asmoa du” esan du Barakaldoko Udaleko Inguralde-garapen agentziako presidente Danel Solak.


Ezkerraldeko udalerriekin alderatuz, Barakaldo buru da urteko langabezia-tasaren jaitsieran, %10,14koa izan baita Barakaldon, Portugaleten berriz, %9,91koa, Sestaon, %9,70ekoa, eta Santurtzin, %7,15ekoa.


Aurreko hilabeteetan bezala, abenduan ere langabezia-tasa handiagoa izan da 45 urtetik gorako barakaldarren artean (3.650-%48,64). Langabe gehiago dauden hurrengo adin tartea 25etik 44ra artekoa da (3.434-%45,76), eta azkenez, 25 urtetik beherakoak, 420 gazte baitaude (%5,6).


Jarduera alorrei dagokienez, zerbitzu alorreko 4.826 langaberekin, eraikuntza alorreko 1.002 langaberekin, industria alorreko 723 langaberekin eta nekazaritza alorreko 106 langaberekin hasi du 2017. urtea Barakaldok.


Iragan hilabetean hirian sinatu ziren 3.032 kontratuetatik, 2.041 emakumeek sinatu zituzten, eta 991, gizonek.


Barakaldoko enpleguaren bilakaerari buruzko gorabehera guztiak Barakaldoko Udaleko garapen agentziak www.inguralde.con web orrian argitaratzen duen ‘Zainguralde Enplegua’ txostenean kontsulta daitezke.


KONTRATAZIO BERRIAK URTARRILEAN


Inguraldeko presidenteak oraingo joera positiboa urte osoan mantentzea espero du. Momentuz, abenduaren eta urtarrilaren bitartean 93 barakaldar sartu dira udal langileen zerrendan, Barakaldo Udalak Inguralderen bidez martxan jarri duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2016ko enplegua sortzeko tokian tokiko ekintzetarako laguntza-deialdiaren barruan dagoen 2016-2017 Tokiko Enplegu Planari esker.

 

Partekatu:
Twitter Facebook