Barakaldok 20 plaza gehiago eskainiko ditu Aste Santuko hiri kolonietan - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldok 20 plaza gehiago eskainiko ditu Aste Santuko hiri kolonietan

Barakaldok 20 plaza gehiago eskainiko ditu Aste Santuko hiri kolonietan

2017/03/07


Barakaldoko Udalak aurten Aste Santuko hiri kolonietarako plaza kopurua handitu egin du. EAJ-PNVren gobernu taldeak 2016. urtean jarri zuen ekimena martxan, barakaldarrei umeen oporraldian lana eta familia bateragarri egiten laguntzeko asmoz. Aurten kolonia hauetan parte hartzeko umeen kopurua handiagoa izango da, hau da, 180 plaza eskainiko dira Gurutzeta eta Barakaldon.

Apirilaren 18, 19, 20 eta 21ean, 3 urtetik 11ra bitarteko umeek eskolako oporraldietan ondo pasatzeko zenbait jarduera eta jolas egin ditzakete, gainera, besteak beste, joko-arauak errespetatzearen, integrazioaren, parte-hartzearen, talde sentimenduaren, errespetuaren, konfiantzaren, lankidetzaren eta indarkeria-ezaren balioak ere indartuko dira.

“Gero eta guraso gehiagok eskatzen diote Udalari txikientzako jarduerak antolatzeko. Urtean zehar ahalegintzen gara hirian bertan egiteko eta kaleei bizitasuna emateko plan alternatiboak eskaintzen, esaterako Herriko Plazan iragan asteburuan egindakoa. Aste Santuko lehenengo koloniek arrakasta izan zuten, hortaz, aurten plaza kopurua handitu egin dugu" azaldu du Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Droga-mendekotasunen Prebentzio Arloko zinegotzi Nerea Canterok. “Gure konpromisoetako bat barakaldarrei lana eta familia bateragarri eta errazago egiten laguntzea izan da”.

Bigarren urtez egiten diren Aste Santuko kolonietan 180 plaza eskainiko dira: 60 Gurutzetan, eta 120 Barakaldon. Koloniak euskaraz egingo dira “nahiz eta parte hartzen duten umeen euskara maila ez den baldintza erabakigarria izango jarduerak garatzeko orduan” gogorarazi du Canterok. Ordutegia 9:00etatik 14:00etara bitartekoa den arren, Udalak sarrera eta irteerako ordutegia ordu erdiz luzatzeko aukera ere ematen die horrela nahi duten familiei, beraz, 8.30etik 14.30era izango litzateke, betiere, “familia bizitzarekin bateragarria egitearren”, azaldu du zinegotziak.

Kolonia hauetarako izen-emate epea martxoaren 13tik, astelehena, martxoaren 17ra artekoa da. Izen-ematea Barakaldoko kultur etxeetan (Burtzeña, Gurutzeta, Retuerto, Zuhatzu eta Clara Campoamor), Gazte Bulegoan eta Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) egin daiteke ohiko ordutegian.

Tokiak zozketa bidez esleituko dira martxoaren 20an, 9:30ean, Udalbatza aretoan. Zozketa sistema ohikoa izango da, zenbaki bat aterako da jaso diren eskabide guztien artetik. Behin betiko zerrenda Udaleko web orrian argitaratuko da. Zerrendan umea onartu den ala ez adieraziko da, eta onartu izan bada, zein kolonia egokitu zaion ere agertuko da.


Kolonietako prezioa eskatzaile bakoitzak jasotzen duen errentaren araberakoa izango da, 41,60 eurotik 4,40 eurora bitartekoa (baliabide guztien dutenentzat).
Apirilaren 10ean zozketa bidez hautatutako familiekin bilera bat egingo da kolonien funtzionamenduari buruzko gorabehera guztiak azaldu, eta zalantzak argitzeko. Bilera Clara Campoamor zentroan egingo da 19:00etan.

 

Partekatu:
Twitter Facebook