Barakaldok Enplegurako anezka programa ezar dezala eskatu dio Aldundiari - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldok Enplegurako anezka programa ezar dezala eskatu dio Aldundiari

Barakaldok Enplegurako anezka programa ezar dezala eskatu dio Aldundiari

2015/12/04


Bizkaiko Foru Aldundiak langabeak laneratzeko sustatzen duen `Enplegurako anezka´ programan sartzeko aukera balora dezala eskatu dio Barakaldoko alkateak Inguralderi –tokiko garapen agentziari-. EAJren gobernu taldearen helburua zailtasun handienak dituzten langabe-taldeei lan-merkatuan sartzeko aukerak ugaritzea da.

“Gure ustez, oso esperientzia baikorra izan daiteke eta emaitza onak izan ditzake Barakaldon” azaldu du alkateak. Beraz, Foru erakundearekin harremanetan jartzeko eskatu dio Inguralderi, jakiteko nola sar daitekeen hiria aipatu proiektuan.

Bizkaiko Foru Aldunditik jakitera eman dutenez, proiektua langabe-taldeak sortzean datza -20 bat lagunekoak-. Taldeek besteren konturako lanpostuak bilatzen eta ekimen ekintzaileak garatzen parte hartuko dute koordinatzaile batenlaguntzaz.

Ekimenak bat egingo luke Inguraldek hirian enplegua sustatzeko duen helburuarekin, gainera, “zoritxarrez, enplegua aurkitzeko zailtasunak dituzten barakaldarren enplegagarritasuna hobetzeko agentziak egiten dituen lanak osatzeko bide ere emango luke” azaldu du alkateak.

Aldunditik jakitera eman dutenez, `Enplegurako anezkak´ jadanik beste erkidego batzuetan martxan daude eta arrakasta dute. Horregatik guztiagatik, ekimena Barakaldon ezartzea proposatzen du Del Campok. “Arreta berezia eman behar zaie arrazoiak arrazoi, lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten kolektiboei, eta horregatik, ekimena baliagarria izan daitekeela uste dugu langabe horiek lan-bilaketan trebatzeko” zehaztu du Del Campok.

 

Partekatu:
Twitter Facebook