Barakaldok adinekoentzako parkeak lau gune berritan jarriko ditu - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldok adinekoentzako parkeak lau gune berritan jarriko ditu

Barakaldok adinekoentzako parkeak lau gune berritan jarriko ditu

2018/04/30


Barakaldoko Udalak hobetzen dihardu hiriak adineko jendeari eskaintzen dizkion zerbitzuak. Horrela bada, urtearen hasieran egokitu ziren hiru gimnasia-parkeez gain, errehabilitazioa eta ariketak egiteko beste lau gune berri jarriko dira: San Bizenten, Zuhatzu-Arteagabeitian, Ansion eta Arrontegin.

Udalak 48.399,61 euro (BEZa barne) inbertituko ditu adineko jendearentzako kirol gune berri horiek egokitzen. Gimnasia eta errehabilitazioa egiteko 28 elementu jarriko dira, bai eta 9 informazio-gune ere, paneletan agertzen ez diren ariketak azaltzeko. Parke berriak honako lekuotan egokituko dira: Murtzia plazan (Zuhatzu-Arteagabeitia, Errioxa kaleko haurren jolasgunearen aldamenean), Arrontegi auzoan, Errosario parkean (San Bizente elizaren atzealdean) eta Ansioko parkeko pasealekuan. 2 hilabeteren buruan amaituko dira elementuak instalatzeko lanak.


Adineko jendearentzako lau gimnasia-parke berri horiekin mota horretako ekipamendu kopuruak gora egin du Barakaldon, eta guztira, 14 daude. “Gure erantzukizuna da adinekoek bizitza aktiboa egitea, eta gimnasia- eta errehabilitazio-makina horiei esker, kalean egin dezakete ariketa eta aisiarako beste aukera bat gehiago ere badaukate” azaldu du Hirigintza, Azpiegitura eta Udal Zerbitzu Arloko zinegotzi Jon Andoni Uriak.


Adinekoentzako parkeak egokitzeko azken lanak joan den urtarrilean amaitu ziren, Lutxanan, Retuerton eta Megapark aldean ariketak egiteko makinak jarri zirenean. Aipatutako horiez gain, gimnasia ekipamenduak Okelurin, Gernikako Arbolan, Bakean, Gorostitzan, Murrietan, Urian eta Francisco Gómezen ere badaude, eta gutxi barru, San Bizenten, Arrontegin, Zuhatzu-Arteagabeitian eta Ansion.

Partekatu:
Twitter Facebook