Barakaldok apirilaren 21era arteko epea du jaietarako irudia bilatzeko - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldok apirilaren 21era arteko epea du jaietarako irudia bilatzeko

Barakaldok apirilaren 21era arteko epea du jaietarako irudia bilatzeko

2017/03/28


 Barakaldoko Karmenak itxura hartzen ari dira poliki-poliki. Uztailaren 15ean hiria jaietan murgilduko denez, Udala hasi da urteko asterik berezienean Barakaldo ordezkatuko duen irudia bilatzen.


Barakaldoko jaietako kartel lehiaketara aurkezteko epea zabalik egongo da apirilaren 21era arte. Gaia librea izango da, baina lan guztietan islatu beharko da `Barakaldoko Karmenak´ jaien izpiritu umoretsua, bai eta “Barakaldoko Karmenak 2017, uztailak 15-23 julio” agertu ere.

Barakaldoko nahiz beste udalerri bateko edonork har dezake parte lehiaketan. Parte-hartzaileek kartelak koloretan aurkeztuko dituzte. Obrak eta 70x50 cm izango ditu, formatu digitala izan beharko du, tamaina berdintsuko JPG artxiboan, eta bereizmena, 300 pixel/hazbetekoa (dpi), gutxienez. Nahi duenak kartela formatu digitalean aurkezteaz gain, paperean, kartoi mehean, oihalean edo beste material zurrun batean ere egin dezake.


Irabazlea aukeratzeko herritarrek erabakiko dute botoen erdia, eta Jaien Udal Batzordeak, beste erdia.


Aurreko urteetan egin den legez, botoa herritarrek ere eman ahal izango dute, bai bertaratuz, bai gizarte sareen bidez. Horretarako, proposamen finalistak ikusgai jarriko dira Clara Campoamor eta Gurutzetako zentro zibikoetan, bai eta Udalaren Facebook orri ofizialean ere. Zazpi eguneko epea emango da herritarrek gogokoen duten kartelaren aldeko botoa eman dezaten.


Proposamenak aurkezteko epea apirilaren 21ean amaituko da. Artistek obrak aukez ditzakete, bai Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Droga-mendekotasunen Prebentzio Arloan (udaletxeko behe solairuan), bai posta elektronikoz (lehiaketaren azken nobedadea): cartelesdefiestas2017@barakaldo.org. Lehiaketaren oinarriak Udalaren web orrian kontsulta daitezke: www.barakaldo.org.
Kartela sinatzen duen artistaren saria 1.000 eurokoa izango da.

 

Partekatu:
Twitter Facebook