Barakaldok azaroaren 24an, ostirala, zabalduko ditu ikasketa gelak - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldok azaroaren 24an, ostirala, zabalduko ditu ikasketa gelak

Barakaldok azaroaren 24an, ostirala, zabalduko ditu ikasketa gelak

2017/11/15


Udal ikasketa gelen sarea berriro zabalduko da azaroaren amaieran. Azterketak eta lanak prestatzeko garaia hurbilduz doanez, Barakaldoko Udalak berriro zabalduko ditu liburutegi nagusian eta Meatzetako eskola zaharrean erabilgarri dauden gelak.

Gelak azaroaren 24an, ostirala, zabalduko dira. Barakaldok, horrela, bost ikasketa gela izango ditu, bi liburutegi nagusian, 107 pertsonentzako, eta hiru Meatzetako eskolan, 110 ikasleentzako espazioa izanik.
Ikasketak gelak otsailaren 4ra arte egongo dira zabalik 8:30etik 21:00etara, astelehenetik igandera. Gelek wifi konexioa ere badaukate ikasleek datuak bilatzeko edo informazioa elkar trukatzeko.


Azken bi urteotan, gobernu taldeak udal ikasketa gelen sarea handitu egin du etxetik kanpo ikasi nahi duten barakaldarren aukerak ugaritu eta hobetzeko asmoz. Alde horretatik, 2015ean ikasketa gela bi prestatu ziren Meatzetako eskolan, eta lehendik bazeuden beste bi liburutegi nagusian. Aurten berriz, Meatzetan hirugarren ikasketa gela jarri da martxan, eta horrek esan nahi du hogeita hamar lagun gehiagorentzako lekua dagoela.
Gainera, otsailean, liburutegi nagusiko ikasketa gelen ordutegia azterketa garaitik kanpo zabaltzea erabaki zen. Larunbat arratsaldez irekita mantendu ziren –une horretara arte zerbitzua 14:00etan ixten zen-.

Partekatu:
Twitter Facebook