Valentzia, Sevilla eta Pontevedra konkistatu ondoren, BIGSOUNDek kapitulu berri bat irekiko du 2026an, Euskadin egingo den lehengo edizioarekin Hitzordua Barakaldon izango da, uztailaren 3an eta 4an, Ansioko Azoka-gunean; hiriko musikarako eta unean uneko mainstreamerako agertoki berri bat. Barakaldoko Udalaren ustez ekitaldia aukera paregabea da hiriaren dinamizazio eta bultzada ekonomikorako, eta horregatik babestuko du lehen edizioa.
Lehen aurrerapenean, jaialdiak eszenako funtsezko izenak berretsi ditu, hala nola Myke Towers —2026an Euskadin izango duen data bakarra—, Juan Magán, Omar Montes, Beret, Nil Moliner, Veintiuno, Despistaos, Lucho RK, María Escarmiento, Samuraï, Mafalda Cardenal, Ben Yart, Inazio eta Euskoprincess. Gaur, Kidd Voodoo artista txiletarra batu zaio kartelari; gaztelaniazko reguetoiaren eta R&Baren etorkizun handieneko ahotsetako bat. Popola edo Na Na Na bezalako abesti arrakastatsuekin, Kidd Voodoo funtsezkoa izan da Txileko hiri-eszenaren gorakadarentzat, eta zuzenekoa lehergarria izatea espero da BIGSOUNDeko debutean.
Kanariar Uharteetatik, Ptazeta gaztelaniazko musika urbanoaren eszenako ahots indartsuen eta erraz identifikatzen direnetako bat bihurtu da. Estilo zuzenarekin, ahalduntze-mezua duten letrekin eta karisma handiarekin, herrialde barruan zein kanpoan milioika entzule liluratu ditu. Bizarrap-ekin egindako Cri-Criminal lanak inflexio-puntua markatu zuen bere ibilbidean, eta generoko lehen lerroan kokatu zuen.
Bere The Party en la Casa diskoarekin erakutsi du trapetik reggaetonera eta pop urbanora modu naturalean igarotzeko gaitasuna duela, Mami, Ponte Pal XXX edo Tiki Taka bezalako arrakastak sinatuz. Bere ibilbidean zehar, Bizarrap, Villano Antillano, L-Gante, Lola Índigo, Lit Killah, Omar Montes, Juacko, Aitana eta Emilia bezalako artistekin aritu da elkarlanean, eta horrek gaztelaniazko musika urbanoaren eszenako figura eragin handiko eta polifazetikoenetako bat bihurtu du.
Gainera, oraindik iragartzeke dago nazioarteko headliner garrantzitsu bat, baita datozen asteetan Barakaldoko lehen edizio honetako kartela osatzeko batuko diren izen berriak ere.
Jaialdia Barakaldora iritsiko da proiektu deszentralizatu, inklusibo eta askotariko bat sendotzeko helburuarekin, eta kartelak generoaren ikono handiak, jarduera esklusiboak eta gorabidean diren talentuak konbinatzen ditu. BIGSOUNDek bere egoitzen proiekzio kulturala indartzearen eta motor ekonomiko eta turistiko bihurtzearen alde egiten du.
BARAKALDO, HIRI-MUSIKAREN EPIZENTRO BERRIA
Barakaldora iristearekin batera, BIGSOUNDek Estatuko presentzia handitu eta herrialdeko jaialdi garrantzitsuenetako bat bihurtu da. Haren ikuspegiak ekoizpen handiak, esperientzia seguruak eta musika garaikidearen ikuspegi inklusibo eta plurala uztartzen ditu. Euskadiko edizioak proiektua erreferente bihurtu duen formulari eutsiko dio: musika, gastronomia eta entretenimenduz beteriko bi egun, publiko guztiarentzat irisgarria den hiri-ingurune batean.
MOTOR KULTURAL ETA EKONOMIKOA BARAKALDORAKO
Bere proposamen artistiko indartsuaz gain, BIGSOUND Barakaldok eragin positiboa izango du tokiko ekonomian, bai enplegua sortzeari dagokionez, bai ostalaritza, garraioa edo merkataritza bezalako sektoreak dinamizatzeari dagokionez. Horrela, jaialdia egingo den egunetan, muntaketan eta desmuntaketan, antolatzaileek Barakaldoko Udalarekin lankidetzan jardungo dute, ekitaldia behar bezala garatzeko beharrezkoak diren lanak egin ditzaketen udalerriko pertsonak lanerako prest izateko, Inguralde enplegu-agentziaren bidez.
Era berean, sustapen-kanpaina bat egingo da herriko dendekin batera. Ildo horretan, Barakaldoko alkateak, Amaia del Campok, adierazi duenez, “Barakaldorentzat, musika urbano jaialdi handi hau hemen ospatzea albiste bikaina eta aukera paregabea da. Horrek erakusten du hiri bizia garela, dinamikoa, lehen mailako ekimenak erakartzeko gaitasuna duena, eta kulturaren aldeko apustu sendoa egiten jarraitzen dugula garapen-motor gisa; izan ere, zalantzarik gabe, enplegua sortzeko eta hiriko ekonomia biziberritzeko aukera bat da. BIGSOUND jaialdiaz gozatzera hurbiltzen direnek Barakaldoren irudi onena eramatea nahi dugu: hiri moderno, sortzaile, abegitsua eta hazten jarraitzeko gogoa duena; maila handiko ekitaldiak ekartzeko apustua egiten duen Barakaldo bat, mapan kokatzeko eta aukerak erakartzeko helburuarekin”.
JAIALDI BAT BAINO ASKOZ GEHIAGO
2026an, BIGSOUNDek berriro jarriko du begirada musika aniztasunean, hainbat genero aztertuko dituen programazio batekin: reggaetoia, R&B, hip-hop latinoa, rapa, trapa, dancehalla, afrobeata, pop urbanoa, hiri-erritmoak dituen elektronika eta askoz ere joera global gehiago. Formula horrek nazioarteko ikono handiak, estreinaldi esklusiboak eta gorabidean diren talentuak konbinatzen ditu, eta zeharkako eskaintza bat bermatzen die mainstream musika eta musika urbanoa maite dutenei.
BIGSOUNDeko agertokietatik lehen mailako izenak igaro dira dagoeneko, hala nola Bizarrap, Aitana, Nicky Jam, C. Tangana, Lola Índigo, Ozuna, Duki, Nathy Peluso, Sebastian Yatra, Ana Mena, Manuel Turizo, Quevedo, Leire Martínez, Mora, Beret, Bad Gyal, Omar Montes, Amaia eta Juan Magán, besteak beste, eta indarra eman diote jaialdiari hiri-generoaren eta mainstreamaren leiho global gisa.
FUNTSEZKO DATUAK
Datak: 2026ko uztailak 3 eta 4
Lekua: Ansioko Azoka-barrutiaren kanpoaldea
Lehen aurrerapena (A–Z): Ben Yart • Beret • Despistaos • Euskoprincess • Inazio • Juan Magán • Kidd Voodoo • Lucho RK • Mafalda Cardenal • María Escarmiento • Myke Towers • Nil Moliner • Omar Montes • Ptazeta • Samuraï • Veintiuno.
Sarrerak salgai BIGSOUNDen, doako itzulketa asegurua barne.
(ITURRIA: Barakaldoko Udala)
Partekatu:
Facebook