Barakaldok diru-laguntzak eman dizkie udalerriko langabeen kontratuak sustatzen dituzten enpresei - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ

 

Hasiera > Albisteak > Barakaldok diru-laguntzak eman dizkie udalerriko langabeen kontratuak sustatzen dituzten enpresei

Barakaldok diru-laguntzak eman dizkie udalerriko langabeen kontratuak sustatzen dituzten enpresei

2017/04/18


Barakaldoko Udalak, Inguralde-Garapen Agentziaren bitartez, udalerriko langabeak kontratatzeko ezarritako diru-laguntza kopurua osorik banatu du. Udalak 186.000 euro banatu ditu 6.000 euroko 26 laguntzetan (gizarte segurantzako eta soldataren % 75eko gastuak ordaintzeko) eta 9.000 euroko 4 diru-laguntzetan (lan munduan sartzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboei laguntzeko).


Inguraldeko presidente Danel Solak azaldu duenez, “laguntzak osorik eman dira hogeita hamar bat herritarrek inguruko enpresetan lan egin dezaten”. Kontratatutakoen % 61,54 emakumeak dira.
Aurtengo deialdian eskainitako 26 laguntzetarako 44 eskabide jaso ditu Inguraldek, horietako 11 atzera bota dira deialdiaren oinarrietan ezarritako baldintza bat edo batzuk ez betetzeagatik. Geratu diren 33 eskabideen artean, 26 ETE esleipendun hautatu dira, laguntzen oinarrietan ezarritako baremoaren arabera.


Aipagarria da deialdiak tokiko enpresetan sorrarazi duen interesa, jasotako eskabide gehienak bertakoak baitira. Izan ere, hautatutako 26 eskabideetako 22, Barakaldon daude, eta beste 4, inguruko udalerrietan.


Konpainien tamainari dagokionez, 5 langile edo gutxiago dituzten ETEak eta MikroETEak dira nagusi. “Kasu guztietan, kontratu horiek langileen kopurua handitzea ekarri dute” esan du Inguraldeko presidenteak. Gainera, enpresa esleipendun batek lehiakortasuna hobetzeko proiektu berria ezartzeko bi pertsona kontratatu ditu.


LANBIDE-PROFILAK


Udal diru-laguntza hauei esker, enpresek profil profesional ugariko jendea kontratatu dute, lanaldi osoz eta guztienez sei hilabetez. Horrela bada, honako hauek sartu dira lan-merkatuan: monitore bat, koordinatzaile bat, irakaskuntzakoa ez den tituludun bat, saltzaile laguntzaile bi, ile-apaintzaile laguntzaile bat, barne-diseinatzaile laguntzaile bat, supermerkatuko saltzaile bat, administrari laguntzaile bat, peoi bat, establezimenduko saltzaile bat, bi zerbitzari, haur-hezitzaile bat, bost zerbitzu-laguntzaile, bi saltzaile, biltegiko arduradun bat, diseinatzaile grafiko bat, bideo-argitaratzaile bat eta haurtzaindegiko teknikari bat.

 

Partekatu:
Menéame Twitter Facebook




KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Google + profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala Barakaldoko EAJren Instagram kanala