Barakaldok EAJren ekimena onartzen du Aldundiak eta Udalak Errekatxoko garraiorako irteera bat bila dezatela. - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldok EAJren ekimena onartzen du Aldundiak eta Udalak Errekatxoko garraiorako irteera bat bila dezatela.

Barakaldok EAJren ekimena onartzen du Aldundiak eta Udalak Errekatxoko garraiorako irteera bat bila dezatela.

2012/06/01


Euzko Alderdi Jeltzaleak atzo talde politiko guztiek Aldundiko Garraio Saila eta gure Udaleko ordezkari politikoek Errekatxo eta Barakaldo arteko garraio publikoa ziurtatzen duen formula adoztatzeko eskatzen genuen mozioa onar zezaten eskertzen du.

Atzoko Osoko Bilkuran EAJk Alkateari gogoratu zion gure Udalak bidaiari-garraioko zerbitzu publikoa, erregular eta erabilera
orokorrekoa, doituko duen foru-kontratu berria esleitu ondoren Barakaldo Gorostizarekin eta Errekatxorekin Kbusen bitartez
komunikatzen duen garraio zerbitzua egiteko beharra eta erantzukizuna dituela.

Azkenik, EAJk ez ditu laguntzen ezta onartzen ere A3136 A3142arekiko linearen fusioarekin sortutako aldaketak, eta San Bizenteko Dorreen auzoari eragiten diotenak. KBusa martxan jarri zenetik auzo honek 2 geltoki ditu bi zentzuetan 20 minuturo maiztasunez eta Ansio eta Bagatzako geltokietarako sarbidea errazten. Hala ere, Bilboko hirigunerako sarbidea, tren-aldaketaren bidez %50 arinagoa izango da berrantolakuntzarekin baino.

Partekatu:
Twitter Facebook