Barakaldok Euskadi-Senegal toki-garapen eta lankidetzari buruzko lehenengo foroa hartuko du - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldok Euskadi-Senegal toki-garapen eta lankidetzari buruzko lehenengo foroa hartuko du

Barakaldok Euskadi-Senegal toki-garapen eta lankidetzari buruzko lehenengo foroa hartuko du

2017/04/25


Barakaldo aste honetan Euskadi-Senegal toki-garapen eta lankidetzarako lehenengo foroaren agertoki izango da. Bizkaiko senegaldarrek Euskadirekiko, eta, bereziki, bere egoitza hartzen duen elizatearekiko duten elkartasun harremana indartzeko ekimena da. Foro hori egitea Senegalen burujabetza festaren 57. urteurrena ospatzearen nobedade nagusia da, Barakaldon apirilaren 27tik 29ra izango dena.

Amaia del Campo alkateak gaur goizean jarduera-programa aurkeztu du Abdoulaye Waderekin batera, ´Terranga´ Bizkaiko senegaldarren batasunaren lehendakaria dena. Programa horrek hartzen du aurreko edizioetako festa eta GKEn azoka. Horrekin batera, aipatutako toki-garapen eta lankidetzarako foroa izango da, aginte euskaldunen eta Afrikako 15 alkateren partaidetza izango duena.


Orain dela bi urte, Barakaldoko Udala bere garapen-agentziaren, Inguralderen, bidez, ospakizun honetara gehitu da hainbat topaketa eta hitzaldi antolatuz tokiko enpresekin. ¨Aurten beste pauso bat eman dugu eta Terranga elkartea babestu dugu Euskadi-Senegal tokiko agintarien lehenengo foro edo topaketaren antolaketa, dinamizazioaren eta sustapen ekonomikoaren esparruan nola lan egiten dugun erakusteko, eta alde biko harreman ekonomikoak sustatzeko¨, azaldu du Amaia del Campok. Horretarako, Inguraldek Bizkaia bisitatuko duen ordezkaritza senegaldarrarentzat garapen ekonomikoari lotutako euskal erakunde nagusiekin bilerak izateko egutegi estua prestatu du, ehun ekonomikoaren eta kapitala erakartzeko nazioartekotze estrategiak ezagutzera emateko.
Jarduera-programa ostegunean abiatuko da 11:00etan, Amaia del Campok alkate-taldeari harrera eginez Barakaldoko Udalean. Ekitaldira Sestao, Portugalete, Santurtzi eta Mungia udalerrietako agintariak gonbidatu dira.
Arratsalde horretan, 16:00etan, Clara Campoamorren toki-garapen eta lankidetzari buruzko hitzaldia izango da. Bertan, Inguralderen eta Garapen, Euskal Herriko Toki Garapenerako Agentzien elkartearen esperientzia azalduko da.
Ordezkaritza senegaldarraren agendak bisita batekin jarraituko du, Inguraldeko arduradunekin batera, SPRI egoitzara Ustiapenerako Partzuergoa ezagutzeko. 12:00etan Mungiara joango dira eta, han, nekazariak eta abeltzainak produktuak saltzeko nola antolatzen diren ezagutuko dute. Udalerri horretan, Mungiako Nekazari eta Abeltzainen Kooperatiben Elkartea bisitatuko dute, kudeaketa-eredu hori haien herrialdera –nekazaritza izanik haien sektore ekonomiko nagusia- eramateko modua bilatzeko.


Arratsaldez, ordezkaritza senegaldarra Bizkaiko Foru Aldundira joango da Lankidetzarako Foru Plan Gidaria ezagutzeko, eta Afrikarekin lankidetzan aritzen diren GKEn proiektuak ezagutzeko, etorkizuneko akordioak ezartzeko lankidetza-proiektuak garatzeko.


LARUNBATA, JAIEGUNA
Senegalen burujabetasunaren 57. urteurrena ospatzeko jaiaren inguruan antolatutako jarduerek larunbatean izango dute azken eguna, ‘Terranga’ elkarteak antolatutako kultura eta jai giroko eguna izango baita.


Egun horretako lehen ekitaldia 10:00etan hasiko den kalejira izango da eta Senegalgo segizioa Lasesarreko kiroldegiraino lagunduko du. Senegalgo jantzi tipikoak ez ezik, bertako musika eta folklorea ere ikusi eta entzuteko aukera izango dugu. 11:00etan, urteurren ospakizunera etorriko diren agintariei harrera egingo zaie kiroldegiko areto nagusian.
12:00etatik 14:00etara hainbat GKEk parte hartuko duten Lankidetzarako Azoka egingo da.


14:00etan, Lasesarreko frontoian ohiko herri-bazkaria egingo da, bai eta antolatuta dauden zenbait kultur jarduera ere.

 

Partekatu:
Twitter Facebook