Barakaldok Euskaldun Berri izena jarriko dio Lutxanako kale edo plaza berrietako bati - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ

 

Hasiera > Albisteak > Barakaldok Euskaldun Berri izena jarriko dio Lutxanako kale edo plaza berrietako bati

Barakaldok Euskaldun Berri izena jarriko dio Lutxanako kale edo plaza berrietako bati

2015/12/03


Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Barakaldoko Udalak, bozeramaileen batzordearen bidez, aho batez onartu duen adierazpen instituzionalak adierazten duenez, “euskararen biziberritze prozesuaren zutabe nagusiak” helduen hezkuntza eta euskalduntzea izan dira. Izan ere, Tokiko Erakundeak euskara ikastearen aldeko apustua egin duten pertsonak omenduko ditu, eta horretarako, Lutxanako Sefanitroko hirigintza-zabalkunde berrian sortzen diren kale edo plaza berrietako bati Euskaldun Berri izena jarriko dio.

Euskararen Egunerako programatutako jarduerak gaur arratsaldean, 18.30ean, abiaraziko dira, eta hasteko manifestua irakurriko da. Udal korporazioak hartutako konpromisoari ahotsa jarriko dio Barakaldoko Udal Euskaltegiko ikasle edo irakasle batek. “Abenduaren 3a barakaldarrak zoriontzeko eguna bilakatu behar dugu, inoiz ez baita behar bezala aitortu eta are gutxiago eskertu, barakaldarrek euskara ikasteko egin duten edo egiten ari diren ahalegina” dio adierazpenak.

Adierazpenean, Udalak onartzen du “ez dela bide erraza izan” eta oraindik “bide luzea dugula egiteko”. “Baina jakin ezazue Barakaldoko Udala ahal duen guztia egiten saiatuko dela bidaia hau atsegina eta ahalik eta erakargarriagoa izan dakizuen” agindu du.

Manifestua 18:30ean irakurri ostean, bertso saioa hasiko da Andoni Egaña, Idoia Anzorandia eta Asier Alcedo bertsolariekin. Egunari amaiera emateko `Nostasuna´ kontzertua izango dugu, eta Joseba Gotzon, Pedro Hoyuelos, Arturo Garcia eta Jose Elordui igoko dira antzeztokira.

Euskararen Egunaren ospakizuna bihar arte, ostirala, luzatuko da. Egun honetan, txikiek gozatuko dute Paco DJak dinamizatuko duen Euskararen disko-festan. Musika 17:30ean hasiko da Clara Campoamor Kultur Etxean.

 

Partekatu:
Menéame Twitter Facebook




KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Google + profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala Barakaldoko EAJren Instagram kanala