Barakaldok gazte festa antolatu du larunbatean, hilak 17, Eurovision zuzenean jarraitzeko - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldok gazte festa antolatu du larunbatean, hilak 17, Eurovision zuzenean jarraitzeko

Barakaldok gazte festa antolatu du larunbatean, hilak 17, Eurovision zuzenean jarraitzeko

2025/05/13


Barakaldok festa bat antolatu du Eurovision emankizuna zuzenean jarraitzeko. Gazte Bulegoa gazteria zerbitzuak musika ardatz duen jardueraz beteriko arratsaldea antolatu du musika lehiaketa era ezberdinetan bizitzeko. "Europartyk aukera emango du Eurovision ikusteko eta Gazte Bulegoan tarte dibertigarri bat pasatzeko, larunbatean bertan, 19:45ean hasi eta gauerdian amaituko baita", adierazi du Jonathan Martin Barakaldoko Gazteria zinegotziak.

Europarty 2023an egin zen lehen aldiz Barakaldon, Gazte Bulegoko erabiltzaile talde batek Eurovision ikusteko festa bat egitea proposatu zuenean. Orduan, 23 gazte bildu ziren Gazte Bulegora. "Aurtengo otsaileko eta martxoko jardueretan, hainbat lagunek Europarty jaia errepikatzea iradoki zuten. Horretarako, jaia gazteek beraiek antolatzea pentsatu da, dinamikekin eta hainbat jarduerarekin ", azaldu du zinegotziak.

Ekitaldi honetarako espazioa modu berezian apainduko da, photocall, makillaje espazioarekin, iragan urteetako eurovisioan girotutako musikarekin... Bingo eurovisibo bat egingo da, eta ondoren lunch bat, parte hartzen duten herrialde finkoetako janari tipikoarekin.

Ekitaldia online ikustea
Herrialde guztiak amaitzen direnean, borra eurovisiboa egingo da. Parte-hartzaileek herrialde gogokoena aukeratuko dute eta sariaren zozketan parte hartuko dute.

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook