Barakaldok hainbat jarduera antolatu ditu emakumeek eta neskatoek zientzian duten eginkizuna nabarmentzeko - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldok hainbat jarduera antolatu ditu emakumeek eta neskatoek zientzian duten eginkizuna nabarmentzeko

Barakaldok hainbat jarduera antolatu ditu emakumeek eta neskatoek zientzian duten eginkizuna nabarmentzeko

2022/02/04


Datorren otsailaren 11n Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatuko da; egun horretan Udalak emakumeek zientziaren arloan duten eginkizunaren berri eman nahi du otsailaren 14ra arte hainbat udal-arlotik bultzatutako jardueren programazioarekin. Helburua Barakaldoko neska gazteen artean zientziaren arloko (steam) karreren aukeraketa sustatzea da.

Programa udalerriko hainbat kolektibori zuzenduta dago eta honako jarduera hauek biltzen ditu:

ERAKUSKETA Zientzia-Emakumeak. Mujeres de Ciencia, otsailaren 14ra arte.

Isabel Ruiz Ruiz artista grafikoak ilustratutako erakusketak 12 emakume zientzialari historiko aurkezten ditu. Gainera Barakaldoko 12 emakume zientzialari-ikerlarik parte hartu dute proposamenean aitzindarien artean euren gustukoena aukeratuz, aitzindari horiek aurkezteko euren ahotsa emanez eta, aldi berean, euren burua eta lana ere jendeari aurkeztuz. Panel bakoitzak QR kode bat du, guztien historia ezagutzeko aukera ematen duen audio batera igortzen duena. Ekintza honekin lortu nahi den helburua da zientziaren historian emakume garrantzitsuek izan dituzten lorpenak eta ekarpenak ezagutzea eta, aldi berean, tokiko zientzialari gazteak ikusaraztea eta balioestea, hainbat esparru profesional zientifikotako gaitasunaren adibide direlako (steam). «Ekintza honen bidez, udalerriko neskek eta emakume gazteek ikasketak eta karrera profesionala aukeratzeko unean emakumeen informazio eta erreferente gehiago izan dezaten lagundu nahi dugu, errazago imajina dezaten euren burua arlo zientifiko-teknologikoan lan egiten», adierazi du Rakel Olallak, Emakume zinegotziak.

Erakusketa Clara Campoamor Kultur Etxean egongo da ikusgai eta online ere ikus daiteke Barakaldoko bulego birtualean. Otsailaren 15etik aurrera erakusketa Barakaldoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan zehar ibiliko da.

ESKOLA-JARDUERAK - LEHEN HEZKUNTZAKO 4.a - Otsailaren 8-9-10-11

Udalerriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek bi zati dituen proposamen batean parte hartuko dute:

Clara Campoamor erakusketara bisita komentatua, ginkana-galdetegi batek dinamizatua (Zientzia emakumeak. Nor da Nor?).
Hedy Lamar ingenieriarekin mezuak deszifratzen tailerra egitea.
Hedy Lamarr bluetooth, GPS eta WIFIren aitzindari izan zen komunikazio-sistema baten asmatzailea izan zen. Tailer honetan ikasleek haririk gabeko komunikazioa praktikatuko dute Micro:bit plakak erabiliz. Igorle batek hartzaile bati mezuak bidaltzea zer den ikasiko dute honako hauen bidez: broadcast, multicast eta unicast komunikazioa. Gai zara mezua deszifratzeko? jokoaren bidez egingo dute lan eta joko horrekin hainbat zifratze-metodo praktikatuko dituzte.

HAURRENTZAKO TAILERRAK Otsailaren 11n

Otsailaren 11ko arratsaldean, Clara Campoamorren Zientzia eta Teknologiako 3 tailer egingo dira; tailer horien ardatz nagusia erreferentziazko zientzialarien ekarpen zientifikoak izango dira.

TAILERRA-HORMA-IRUDIA: #GOSOTRASCURAMOS #NOSOTRASINVESTIGOS #GUKSENDATZENDUGU #GUKIKERTZENDUGU
Hainbat jardueraren bidez historiako hainbat emakume mediku eta horiek zientzian egindako aurkikuntzak eta ekarpenak aurkeztuko dira eta, aldi berean, egungo medikuntzarekin duten harremana ezagutuko dugu. Ikasitako guztia islatzeko adingabeek horma-irudi kolaboratibo bat egingo dute halleko beiratean; horretan, euren sormena sustatzeaz gain, emakumeek medikuntzaren historian izan duten garrantzia modu artistikoan adieraziko dute.

Ordutegia: 17.15-18.45 - Elebiduna
ERROBOTIKA TAILERRA: BIDAIA ESPAZIALA VALENTINA TERESHKOVAREKIN
Valentina Tereshkova espaziora bidaiatu zuen lehen emakumea izan zen, bere garairako emakume aitzindari horietako bat, historian besteei bidea irekitzen dieten horietakoa. Tailer honetan parte-hartzaile bakoitzak bidaia espazial birtual bat diseinatu eta programatuko du Valentina Tereshkovarekin, Errusiako kosmonauta ospetsuarekin. CoSpaces-en Errealitate Birtualeko lehen esperientzia sortuko dute, eta tresna horrekin hori egitea zein erraza den ikasiko dute.
Ordutegia: 17.30-19.00 - Euskaraz.


TAILER ZIENTIFIKOA: DNAREN ESTRAKZIOA ETA EGITURA
Tailer honetan Margarita Salas eta Rosalind Franklin omendu nahi dira, DNAren inguruan egin dituzten aurkikuntzengatik. Biek aztertu zuten nola ateratzen den eta zer egitura duen. Parte-hartzaile bakoitzak landare batetik DNA haria atera ahal izango du, gero mikroskopioan aztertuko dena. Gainera DNAren egitura aztertuko da eta hariaren maketa bat egingo da, hainbat material erabilita.
Ordutegia: : 17.45 - 19.15 horas - Euskaraz.


Tailer hauek 8 eta 11 urte bitarteko haurrentzat dira, doakoak dira eta aldez aurretik izena ematea eskatzen dute. Inskripzio hori otsailaren 7an (astelehena) eta 8an (asteartea) egin ahal izango da, aurrez aurre Barakaldoko kultur etxe eta gizarte etxeetan, emailez ccclaracampoamoraulas@barakaldo.eus helbidera idatziz eta parte hartu nahi den tailerra, izena, abizenak, NAN eta telefonoa adieraziz, edo 944 789 552 telefono zenbakian.

#SHE MENTORING KANPAINAREN ZABALKUNTZA, otsailak 11
Egun horretan bertan sare sozialetan #SheMentoring -Mujeres que hacen Ciencia y podrías cruzarte por la calle - Zientzia egiten duten emakumeak eta kalean topa ditzakezunak- ekimena zabalduko da. Ekimen hau Cristina Penas Lago barakaldar zientzialariarena da. Bera da, halaber, /#GUKSENDATZENDUGU #GUKIKERTZENDUGU tailerra irakasten duena eta erakusketan María Montessori zientzialariari ematen dio ahotsa.

GAZTERIA ZERBITZUKO JARDUERAK

12 eta 18 urte bitarteko neska-mutilekin parte hartzeko eta aisialdi hezitzailerako Giltzarri udal zerbitzutik bat egingo dugu ekimen honekin, aste osoan zehar garatuko diren jardueren proposamenarekin:

Barakaldoko eta Gurutzetako Topalekuetako jarduerak, otsailaren 1etik 11ra

Horma-irudi kolaboratiboa: aste osoan zehar, Emakumeak zientzian horma-irudia osatuko da. Emakume zientzialarien, asmatzaileen, egungo youtuberren, emakume aitzindarien eta zientzian eta teknologian lan egiten duten gure inguruko emakumeen istorioak jasoko dira mural honetan. Ekimen honen helburua emakumeek historian zehar zientzian egin duten lana ikusaraztea da eta, gainera, gaur egungo eta gure inguruko emakume zientzialariak ezagutzea, gure neskak steam izeneko eremu horretan (zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematika) prestakuntza jasotzera animatzeko.


Kahoot joko interaktiboa: Zientzia-emakumeak. Madrilgo Gomez Moreno BHIko ikasleek sortutako jolasa da eta, horri esker, parte-hartzaile kopuru zehaztugabe batek aldi berean joka dezake Zientziaren munduan emakumek izan duten eta duten ibilbidea ezagutzeko. Noiz eta non: otsailaren 8an, 17.30 ¿ 19.30, Barakaldo eta Gurutzetako Topalekuetan.


Esperimentu zientifikoen tailerra: tailer hau aste hauetan Giltzarriko zientzia-tailerretan trebatzen aritu diren neska batzuek dinamizatuko dute. Otsailaren 11ko tailerrean beste neska-mutilei hainbat esperimentu erraz egiten irakatsiko diete. Noiz eta non: otsailaren 11n, 17.30-19.30, Topalekuetan.


Jarduera hauetan parte hartzeko Giltzarriko Topalekuekin harremanetan jarri behar da, eta plaza erreserbatu, telefonoz edo aurrez aurre (Barakaldoko Topalekuko telefonoa: 94 4789641). "Horrez gain, aste osoan zehar nerabeek emakume zientzialariekin lotutako kultur proposamen, bitxikeria eta eduki digital ezberdinak aurkitu ahal izango dituzte @Giltzarri, udal programaren sare sozialetan", azpimarratu dun Jonathan Martínek, Gazteria zinegotziak.

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook