Barakaldok haurrentzako eta nerabeentzako zerbitzuen kalitatea hobetzeko lan estrategia sortu du - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldok haurrentzako eta nerabeentzako zerbitzuen kalitatea hobetzeko lan estrategia sortu du

Barakaldok haurrentzako eta nerabeentzako zerbitzuen kalitatea hobetzeko lan estrategia sortu du

2017/03/21


Barakaldoko Udalak lan metodologia berria martxan jarri du udal koordinaziorako esparruak bultzatzeko eta sustatzeko, haurrentzako eta nerabeentzako zerbitzuen kalitatea hobetzeari begira. Estrategia hau sortu da haurren gaiari ikuspuntu orokor batetik, eta ez soilik elikaduraren esparrutik, heltzeko beharraren aurrean.


Hala, azaroan lehenengo bilera egin zen Hezkuntza, Kultura eta Gizarte Ekintzako teknikariekin. Bilera horretan, lan esparru berri honen helburuak eta formatua aztertu ziren. ¨Helburua argi dago: hartzen den neurrien esparruak neska eta mutilen eskubideak defendatu behar ditu¨, Nerea Canterok, Kultura, Hezkuntza, Euskera, Gazteria eta Droga-Mendekotasunen Prebentzio Arloko zinegotziak, azaldu du, Mikel Antizar Gizarte Ekintzako zinegotzia denarekin batera.


Lan metodologia honek xede du zeharkako gune bat sortzea, udal arloen funtzioek eta arloek haurrengan duten eragina kontuan hartzen dituena. Beraz, udal koordinaziorako guneak bultzatzean eta sustatzean datza, haurrentzako eta nerabeentzako zerbitzuen kalitatea hobetzeari begira.


¨Haurtzaroa eta gaztaroa udal arlo askotan sartuta daude; hori dela eta, atzeman dugu ezinbestekoa dela elkartzea haurrentzako eta gazteentzako zerbitzu guztiak biltzeko, antolatzeko eta jakinarazteko. Ondoren, talde eragile honek xede izango du udal arlo guztiak inplikatzea haurren eta nerabeen ikuspegia sar dezaten¨, adierazi du Canterok.


Zentzu honetan, teknikariak une honetan kolektibo horri zuzendutako udal zerbitzu eta baliabideen inguruko analisia egiten ari dira, ondoren aztertzeko.


HAURREN ETA GAZTEEN BEHARRAK


Haurren egoeraren analisia legealdiaren hasieran hasi zen, teknikariek, Hirugarren Sektoreko elkarteek eta ordezkari politikoek osatutako Haurren Mahaiaren esparruan. Mahai honek, haurren desnutrizio egoerari bakarrik heltzen dionak, aktibo jarraitzen du eta bertan azalduko dira lan estrategia berri honi buruzko ondorioak.


¨Teknikariek behin eta berriro azpimarratzen dute Barakaldon ez dagoela desnutrizio arazorik. Hala ere, esku hartzeko beste esparru handia daukagu, aukera berdintasuna bermatzetik datorrena, desorekak zuzentzetik datorrena, eta arrisku egoeretan esku hartzetik eta aurreikustetik datorrena¨, gaineratu du Mikel Antizarrek, Gizarte Ekintzako zinegotziak. ¨Erronka horretan lan egiten eta Hirugarren Sektoreko erakunde eta elkarteak babesten jarraitzea funtsezkoa da. Horrela, zailtasunak dituzten familien beharrei hobeto erantzuteko¨, azpimarratu du.


¨Beharrezkoa da udal arlo guztiek indarrak bateratzea haurren eta nerabeen eskubideak sustatzeko eta defendatzeko, dauden baliabideak hobeto aprobetxatzeko, eta, behar bezala estali gabe egon litezkeen beharrak goiz eta modu eraginkorrean atzemateko¨, laburbildu du Antizarrek.


JANTOKIA DUTEN KOLONIAK


Zentzu honetan, Barakaldon egiten diren hiriko koloniek jantokia izateko beharrari heldu zaio. Iaz, gobernu taldeak proposatu zuen tasa bat sortzea jantokia oporraldi luzeenetarako sartzeko, kasu honetan, udarako eta gabonetarako.


Hala, urtarrilean osoko bilkurara eraman zen 50.000 euroko kreditua aldatzeko kontu ematea, hurrengo udako eta gabonetako koloniak kontratatzeko espedientea handitzeko. Espediente hori dagoeneko Kontratazio Arloan dago.

 

Partekatu:
Twitter Facebook