Barakaldok herritarrentzako arreta-bulego berria zabaldu du Clara Campoamor zentroan - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldok herritarrentzako arreta-bulego berria zabaldu du Clara Campoamor zentroan

Barakaldok herritarrentzako arreta-bulego berria zabaldu du Clara Campoamor zentroan

2017/03/06


Barakaldarrek herritarrentzako arreta-bulego berria dute gaurtik aurrera. Udalak gaur goizean zabaldu du HAZeko bulego berria Clara Campoamor kultur etxean. Eraikinaren hallean egokitu den arreta-bulegoari esker, inguruko herritarrek udal tramiteak bertan egin ditzakete Udalera etorri gabe.


Zerbitzua martxan jarri ahal izateko gunea egokitzeko lan batzuk egin behar izan dira, besteak beste arretarako mostradorea jaitsi egin da egokitua izan dadin. Bulego berriak San Bizente eta Zuhatzu inguruko 25.000 herritarrei emango diela zerbitzua uste dugu.


Neurri hori gobernu taldeak deszentralizatzeko eta herritarrak Udalera hurbiltzeko duen planaren barruan dago. “Barakaldarrek ondoen baloratzen duten zerbitzuetako bat HAZ da, eta horregatik, ahalik eta hurbilen izan dezaten nahi dugu” azpimarratu du Barakaldoko alkate Amaia del Campok.


Gaurtik aurrera, San Bizente eta Zuhatzuko herritarrek zenbait tramite egin ditzakete bertan, hala nola errolda-agiriak eskuratu, udaleko edozein agiri ordaindu (OHZ, trafikoko isunak, TAO), etab. Jendearentzako ordutegia Gurutzetako HAZ bulegoak duen berbera izango da: 9:00etatik 14:00etara (neguan). 9:00etatik 13:00etara (udan). Abuztuan ez da zerbitzurik emango.
Gunea seinaleztatuta dago, herritarrek jakin dezaten non dagoen HAZeko bulego berria. “Ziur gaude gune baliagarria eta erabilgarria izango dela” adierazi du Del Campok.


Aurrez aurreko bulego honetaz gain, Lutxana, Arteagabeitia-Zuhatzu, Lasesarre eta Retuerto auzoetan jarriko diren HAZeko bost bulego elektroniko martxan jartzea ere aurreikusi dugu.
Guneak egokituta daude eta bulego elektronikoak jartzea baino ez da falta, baina hartzekodunen konkurtsoan sartu denez enpresa hornitzailea, atzeratu egin da.

 

Partekatu:
Twitter Facebook