Zergatik ez zen El Regato-ren euskal izenik inon aurkitzen? Zergatik deitu zitzaion hiriari Barakaldo eta ez Marakaldo? Nondik datoz kale jakin batzuen izenak? Apirilaren 14an eta 21ean ezagutu daitezke galdera horien erantzunak, bai eta beste batzuenak ere Barakaldoko Udalak Sasibururekin eta Onomastika Elkartearekin batera antolatutako `Barakaldoko Izen Zaharrak´ izeneko jardunaldietan.
Duela bi urte, Onomastika elkartearen bidez ekin zitzaion Euskadiko onomastika-ondarea babesteko eta aztertzeko lanari. Proiektuen artean, `Barakaldoko izen zaharrak´ biltzea ere badago. Lanak barne ditu tokiak, etxeak, kaleak, izen bereziak edo ezizenak, gizartea, etab. Ikerketa-lanean orain arte lortutako emaitzak parte hartzeko bi jardunalditan aurkeztu eta eztabaidatuko dira. Jardunaldiotan euskarazko zein gaztelerazko hitzaldiak emango dira.
Ekimena larunbat honetan hasiko da, 10:00etan izango da aurkezpena, eta ondoren, `Barakaldoko Meategien Izenak´ hitzaldia emango du Carlos Glariak. 10:50ean, `Zergatik ez zen El Regato-ren euskal izenik inon aurkitzen?´ ponentzia eskainiko du Ander Ros-ek. 11:10ean, Iñigo Rementeriak `Barakaldoko Sortetxe-Deiturak´ izeneko hitzaldia emango du.
Atsedenalditxoaren ostean, Barakaldoko seme kutun Jaime Cortazar mintzatuko da kaleen izenez. 12:20an, José Alfonso Antequera igoko da antzeztokira `Fuentes para la Onomastica de Barakaldo´ gaiaz mintzatzeko. 13:00etan, azken solasaldia egingo da.
Hurrengo larunbatean, apirilak 21, berriro ekingo diegu jardunaldiei, 10:00etan Xabier Gonzálezek `El elemento encantado en la onomástica baracaldesa´ gaiaz hitz egingo du. 10:20an, Txeru García Izagirre mintzatuko da `Toponimia eta lexikoa´ gaiaz.
10:40an, Ander Ros berriro izango da eszenatokian bertaratutakoei gure hiria zergatik deitzen den Barakaldo eta ez Marakaldo azaltzeko. 11:00etan, Elena Fernándezen txanda izango da, `Historia apodada de Barakaldo´ gaiaz.
Goizeko atsedenalditxoaren ostean, solasalditxo bat egingo da 12:10ean, eta ondoren, 13:00etan, honako tailerra: `Zer egin daiteke izen batekin? Pormetxetarekin, Kasurako’.
Jardunaldiei amaiera emateko, 14:30ean herri-bazkaria egingo da.
Partekatu: