Barakaldok jantokia duten lehendabiziko udalekuetan izen-emateko epea ireki du - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ

 

Hasiera > Albisteak > Barakaldok jantokia duten lehendabiziko udalekuetan izen-emateko epea ireki du

Barakaldok jantokia duten lehendabiziko udalekuetan izen-emateko epea ireki du

2017/04/24


Hiriko udalekuetan izena emateko epea bihar irekiko da. Barakaldoko Udalak martxan jarri du udalekuen edizio berria, iaz baino 60 plaza gehiago dituena eta jantokiko zerbitzua estreinatzen duena. Interesatutako familiek izena eman dezakete Barakaldoko kultur etxeetan, Gaztebulegoan edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan –HAZ-.

Horiek izango dira parte-hartzaileei jantokia eskainiko dieten lehendabiziko Barakaldoko hiriko udalekuak. Horretarako, tasen eta prezio publikoen ordenantza berriak prezio bat ezarri zuen jantokirako, eguneko 0- 4 euro bitartean. Horrela, udalekuen prezioa lehenengo txandan –uztailak 3tik 14ra- 11 eta 144 euro bitartean egongo da, eta bigarren txandan –uztailak 17tik 28ra- 9,90 eta 129,60 euro bitartean. ¨Tasa familien hileko diru-sarreren arabera ezarriko da¨, azaldu du Nerea Canterok, Kultura, Hezkuntza, Euskera, Gazteria eta Droga-mendekotasunen Prebentzio Arloko zinegotziak.


Udalekuak Gurutzetan - Juan Ramon Jimenez ikastetxean- , eta erdigunean, -El Pilar, Larrea eta Alkartu ikastetxeetan- izango dira. Lehenengo txandak, uztailaren lehenengo hamabostaldian zehar, 420 plaza izango ditu. Bigarren txandan, uztailaren azken hamabostaldian zehar, jarduerak Juan Ramon Jimenez eta Alkartu ikastetxeetan izango dira, eta 180 plaza egongo dira.


Jantokia sartzeak ere udalekuen ordutegia luzatzen du. 9:00etan hasiko dira eta 15:00etan bukatuko dira. ¨Familiek lan-ordutegia udalekuen ordutegiarekin batera ditzaten, txikiak eraman ditzakete sartzeko ordua baino ordu erdi lehenago, eta jaso, irteteko ordua baino ordu erdi beranduago¨, gogoratu du Canterok.


Izen-emateak maiatzaren 16ra arte egin daitezke. Bi egun geroago, maiatzaren 18an, zozketa egingo da Udaleko osoko bilkuren aretoan, 10:00etan, zenbaki bat elektronikoki ateraz. Onartutakoen zerrenda udal web-orrian argitaratuko da (www.barakaldo.org), onartutako txanda zein den (biak aukeratu badira) eta udalekuak zein ikastetxetan egingo diren zehaztuz.


Halaber, familiei udalekuen dinamikaz eta funtzionamenduaz hitz egiteko, bi informazio-bilera egingo dira ekainaren 26an eta 27an Clara Campoamorren, 18:30ean eta 19:30ean.


JANTOKIA UDALEKU GUZTIETAN


Alkatetzara heldu zenetik, gobernu taldearen apustua argia izan da hiriko udalekuak indartzearen alde. Hala, bi urte hauetan Aste Santuko koloniak sortu dira, eta, pixkanaka, plazak gehitu dira kolonien edizio bakoitzean. Horrela, urtean 400 ume inguruk goza dezakete ekimen horretaz.


¨Udalekuak, hile oso bat irauten dutenak, irteteko pistola-tiroa ematen diote Barakaldoko kolonien eredu berriari. Hemendik aurrera, koloniek janaria eskainiko diete parte hartzen duten neska-mutilei, bai udan, bai Gabonetan eta Aste Santuan¨, gogoratu du Canterok.

 

Partekatu:
Menéame Twitter Facebook




KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Google + profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala Barakaldoko EAJren Instagram kanala