Barakaldok kirol anitzeko lehen parkea egokituko du Retuerton - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldok kirol anitzeko lehen parkea egokituko du Retuerton

Barakaldok kirol anitzeko lehen parkea egokituko du Retuerton

2018/05/04


Barakaldok kirol anitzeko lehen parkea izango du aurtengo udan. Gobernu taldeak hiriari ezaugarri bereizlea erantsiko dion obrarako kontratua martxan jarri du. Ekipamendu horri esker, barakaldarrei eskaintzen zaien kirol eskaintza handiagoa izango da. Horretarako, 160 metro karratuko gunea egokituko da Retuerto auzoan, batez ere, saskibaloian eta futbolean jokatzeko.

Ekipamendu berria Loitzaga auzunean kokatuko da, eta horrela, gaur egun ezertarako erabiltzen ez den gunea bizirik egongo da. “Aurreko gobernuak egon diren bitartean, oso ahaztuta egon da Retuerto auzoa. Horrela bada, auzoak eskaintzen dituen zerbitzuak handitzeko, bai eta aldi berean aisiarako eta kirola egiteko leku bat eskaintzeko modua lantzen jardun dugu" azaldu du Amaia del Campo alkateak.


Azkenean, Barakaldon, eta zehazki Retuerton, kirol anitzeko lehen pista jartzea erabaki dugu. Instalazioetan belar artifiziala jarriko da, kirola egiteko beren-beregi diseinatua. Hiru kirolen jokalekuak mugatzeko, lerro laguntzaileak pintatuko dira zoruan.


Gainera, perimetroko itxitura bat jarriko da, bai eta ezkutaleku bi ere alde bietan, gutxienez 1,50 metroko tartea utziz, gurpil-aulkian doazen erabiltzaileek sarbide egokitua izan dezaten. Zelaiaren muturretan, ateak eta saskiak jarriko dira, eta izkinetan elementu kurbatuak jarriko dira ezbeharrak ekiditeko”.


40.598,72 euroko inbertsioa egingo da –BEZa barne- eta hilabete bat beharko da amaitzeko. “Barakaldo hiri kirolaria da, 70 kirol klub ditugu eta 25 kirol-modalitate egiten ditugu” adierazi du alkateak. "Proiektu honekin txikitatik kirola egitea eta bizitza osasuntsua bultzatu nahi dugu” azpimarratu du Del Campok.

 

Partekatu:
Twitter Facebook