Barakaldok larunbat arratsaldeetan ere zabalduko ditu ikasketa gelak - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ

 



Hasiera > Albisteak > Barakaldok larunbat arratsaldeetan ere zabalduko ditu ikasketa gelak

Barakaldok larunbat arratsaldeetan ere zabalduko ditu ikasketa gelak

2017/01/24


Otsailean luzatu egingo da ikasketa gelen ordutegia. Barakaldoko Udalak liburutegi nagusian dauden bi ikasketa gelak larunbat arratsaldeetan ere zabaltzea erabaki du. Erabiltzaileek egindako eskaerari erantzuten dio hartutako erabaki horrek, unibertsitateko lanak egiteko eta larunbat arratsaldeetan ikasteko gune bat eskatzen baitzuten.

Udalak liburutegi nagusian dituen bi geletan 107 lagunentzako lekua dago. Orain arte, azterketa garaian ordutegi jarraitua izan dute 8:30etik 21:00etara, astelehenetik larunbatera. Baina garai hori amaitutakoan, asteburuetako ordutegia aldatu egiten zen eta 9:00etatik 14:00etara zabaltzen ziren.


Barakaldoko ikasleen beharrizanei erantzuteko, Udalak ordutegia luzatzea eta urte osoan mantentzea erabaki du. Gauzak horrela, otsailaren 1etik aurrera, liburutegi nagusiko ikasketa gela biak larunbat arratsaldeetan ere zabalik egongo dira 9:00etatik 21:00etara.


Bestalde, ikasleen hurrengo azterketa garaian, hau da, apirilean, Udalak Meatzetako Eskola zaharrean beste gela bat egokitzeko asmoa du, horrela, 120 laguntzentzako lekua eskainiko du (orain 80 daude).


“Askotan etxean oso zaila izaten denez ikasteko edo lanak egiteko behar den isiltasuna edo kontzentratzeko lekua aurkitzea, Udalak -ahal duen neurrian behintzat- ordutegi eta zerbitzu hobeak eskaintzen dituen gune berriak eskaini nahi ditu” adierazi du Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Droga-mendekotasunen Prebentzio Arloko zinegotzi Nerea Canterok.
Horrela bada, iragan abenduan, zerbitzuko erabiltzaileen iradokizunak jarraituz, wifia ezarri zen udal ikasketa geletan.

 

Partekatu:
Menéame Twitter Facebook




KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Google + profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala Barakaldoko EAJren Instagram kanala