Barakaldok lehenago ospatuko du Gabon Zaharra - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldok lehenago ospatuko du Gabon Zaharra

Barakaldok lehenago ospatuko du Gabon Zaharra

2015/12/01


Barakaldok aurreratu egingo du Gabon Zahar jaia hiriko Ostalaritza Elkartearen eskutik. Abenduaren 19an, Herriko Plaza urte amaierako benetako jaigune bilakatuko da, musika, ikuskizunak eta gauerdiko ohiko kanpaiak eta guzti.

Aurtengoa izango da barakaldarrek Gabon Zahar aurreratuaz gozatuko duten lehen urtea. Aste bi lehenago, Barakaldo Gabon giroan murgilduko da erabat. Ostalariek jarduerez beteriko eguna prestatu dute, bai txikientzat, bai nagusientzat, denok gozatu ahal izateko egun bereziaz.

Jaiari hasiera emateko, 18:00etan, edonork parte har dezakeen Zumba klase bat emango da. Ondoren, txokolatada ere egongo da hiriko txikiak ere inplikatzearren. 19:30ean musikaren ordua izango da eta animatzeko, disko-festa. 12 gominolako poltsatxoak 20:00etan banatuko dira, gaueko hamabietan, parte-hartzaile guztiek prest izan ditzaten. “60.000 gominola banatuko dira 12ko poltsatxoetan, gaueko momenturik garrantzitsuenean mahats aleen ordez erabil ditzaten” azaldu du Barakaldoko Ostalarien Elkarteko Jon Aranburuzabalak. Gominolekin batera, Papa Noelen 5.000 txano ere banatuko dira gabon giroan murgiltzeko.

Gabon Zaharreko jaiak Barakaldoko Udalaren laguntza izango du Inguralde garapen agentziaren bitartez. “Ostalariek ostalaritza suspertzeko jai bat antolatzeko proposamena egin ziguten. Merkataritzarekin egiten duen bezala, Udala beti egongo da hiriko ekonomia jarduera hobetzeko ekimenak abiarazteko prest" azpimarratu du Alkatetzako zinegotzi Gorka Zubiaurrek.

Vio Dance ikuskizunak emango die jarraipena egintzei 21:30etik aurrera: laser izpiak proiektatzen dituen biolin-jotzaile bat igoko da oholtzara. 22:30ean izango da sorpresa nagusia Disco Death ikuskizunaz: musika eta zezen suzkoaren gisara piroteknia dagiten gizon-emakumeen emankizuna, oholtzan eta Herriko Plazan bertan. Su garrei ihes egiten hartu ahal izango da parte ikuskizunean.

23:55era arte jarraituko du musikak, eta orduan, denek begiratuko diote Herriko Plazako erlojuari. 00:00etan egingo da gominola-jatea, 2016ko sasi-urte berria hasi eta hamabi segundo geroago.

 

Partekatu:
Twitter Facebook