Barakaldok merkataritzaren, bezeroaren eta hiriaren arteko harremanari buruzko berrikuntza sustatzen duen baterako ekimenean parte hartuko du - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ

 

Hasiera > Albisteak > Barakaldok merkataritzaren, bezeroaren eta hiriaren arteko harremanari buruzko berrikuntza sustatzen duen baterako ekimenean parte hartuko du

Barakaldok merkataritzaren, bezeroaren eta hiriaren arteko harremanari buruzko berrikuntza sustatzen duen baterako ekimenean parte hartuko du

2017/04/27


`Wonderful Summit´ proiektuan parte hartuko duten zortzi hirietako bat Barakaldo da. Saltokien eta bezeroaren arteko harremana hobetzeko proiektuak bilatu nahi dituen ideia berritzaileen lehiaketa da. Amaia del Campo alkateak gaur goizean egin du kanpainaren aurkezpena proiektuaren arduradun Manuel de Carlos eta Megaparkeko gerente Estibaliz Amilibiarekin batera; izan ere, lehiaketara aurkeztuko diren proiektuak azalera horretan kokatu beharko dira.

Hirien garapen ekonomikorako funtsezko printzipio gisa, berrikuntza laguntzea eta sustatzea da Wonderfull lehiaketaren xede nagusia. Horrela bada, proiektu berritzailerik onena errealitate bihurtzeko saria emango duen lehiaketa sortu da. “Ekimen aberasgarria da, zeren eta komunitate desberdinetako proiektuekin jardun, eta ekintzaileei beraien ideiak proiektuaren parte diren esparruetan martxan jartzeko behar duten laguntza eskainiko baitzaie, Barakaldori dagokion esparrua Megapark da” adierazi du Del Campok.


Parte hartu nahi dutenek ekainaren 4ra arte daukate lehiaketaren baldintza betetzen duen ideia garatzeko: merkataritza-guneetan eta saltokietan erosketak errazago eta hobeto egiteko zerbitzua edo produktua eskainiko duten irtenbide berritzaileak.


Lehiaketa zabalik dago parte hartu nahi duten Bizkaiko enpresa eta ekintzaile guztiei. Epaimahaiak hautatuko ditu saridunak eta honako sari hauek banatuko dira: banku finantzazioa eta inbertsio pribatua; 1.300 software-produktu; 650 euro hilean Microsoft Azuren; doako garapen kontuak; laguntza teknikoa; aholkularitza juridikoa...


Wonderful Summit lehiaketan kategoria bi daude, berrikuntza merkataritzarekin lotzen duena, eta herritarraren eta hiriaren arteko harremana berritzeko irtenbideak xede dituena. Lehiaketan Albacete, Castelldefels, Lugo, Ponferrada, Vigo, Ondara eta Alicante hiriekin batera Bizkaiak ere bi kategorietan parte hartuko du lehen aldiz, Barakaldo (Megapark) hartuta erreferentziatzat.


“Barakaldo hiri adimentsuen sareko partaidea denez, ekintzaile bilakatu nahi duten barakaldar guztiak animatu nahi ditugu aukera hau galdu ez dezaten, zeren eta proiektu finalisten ideiak inbertitzaileei eta sektoreko pertsona ospetsuei aurkezteko aukera izango baitute, ate asko zabal ditzakeen une garrantzitsua, beraz”, zehaztu du Del Campok.
Amaiera ekitaldia Madrilen gauzatuko da ekainaren 4an eta 6an. Finalista guztiek bertan aurkeztuko dituzte beraien ideiak.

 

Partekatu:
Menéame Twitter Facebook




KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Google + profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala Barakaldoko EAJren Instagram kanala