Barakaldok oinezkoen pasabideak arriskurik gabe gurutzatzen irakatsi die Barakaldoko ikasleei - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldok oinezkoen pasabideak arriskurik gabe gurutzatzen irakatsi die Barakaldoko ikasleei

Barakaldok oinezkoen pasabideak arriskurik gabe gurutzatzen irakatsi die Barakaldoko ikasleei

2022/02/16


Espaloian geratu, alde bietara begiratu, autoak gelditu arte itxaron eta zebra-bidea gurutzatu. Horiek dira oinezkoen pasabide bat zeharkatzeko lau jarraibideak. Barakaldoko Lehen Hezkuntzako 3. mailako haurrak jarraibide horiek guztiak ikasten ari dira ikasturte honetan, Udalak zuzentzen duen jarduera berri bati esker, mugikortasun segururako programaren barruan.

"Prestakuntza berezi honen helburua haurrengan autonomia nahikoa sorraraztea da. Oinezkoen pasabide bat zeharkatzean dituzten arriskuez jabetzea nahi dugu; barnera dezatela jarraibide egokiak jarraituz eta arreta areagotuz gero, ibilgailuek harrapatzeko arriskua murrizten dugula", azaldu du.

Udalak Arrontegi Ikastetxe Publikoarekin batera egin den jardueran izan da gaur. Bertan, ikastetxeko ikasleek parte hartu dute. Aurretik, prestakuntza beste hiru ikastetxetan egin da -Arteagabeitia, Larrea eta Alazne-, baina sentsibilizazio-ekimen hori Barakaldoko ikastetxe guztietan eskainiko da.

8 eta 9 urte bitarteko haurrek oinarrizko kontzeptuak lantzen dituzte ikasgelan, eta, ondorik, kanpora ateratzen dira, eskola-esparrutik gertu dagoen oinezkoentzako pasabide batera. Hezitzaileak marrazki- eta hitz-txantiloi batzuk erakusten dizkie bertan, oinezkoentzako pasabide bat gurutzatzerakoan arreta handiagoa jartzeko oharrak erakusten dituena (gelditu, begiratu, kotxea geldirik dagoen ikusi eta gurutzatu).

Gela lau taldetan banatzen da: batek neurriak hartzen ditu, beste batek oinezkoen pasabidean txantiloiak jartzen ditu, hirugarren batek esprai beltz bat erabiltzen du txantiloion gainean marrazteko eta, pintura siku dagoenean, laugarren talde batek piktogramak aurkitzen ditu. Ondoren, ikasleak ikasgelara itzultzen dira, eta bertan benetako historia bat ezagutzen dute; historia horrek behar diren jarraibideak ez betetzeagatik oinezkoen pasabide batean gertatutako harrapatzea kontatzen du. (Pinturak araudia betetzen du eta irristagaitza da).

Mugikortasun segururako programaren ardura duen Josu Villalta udaltzainak eta Lanbidek finantzatzen duen Enplegu Planaren bidez kontratatutako bi teknikarik ematen dute prestakuntza. Udaltzaingoko bi moto-agentek beren laguntza eskaintzen dute, alde horretan trafikoa etenez.

ESKUTIK HELDUTA EDO LAGUNDUTA IBILTZETIK BAKARRIK ZIRKULATZERA
"Adin horietako egitaterik garrantzitsuenetako bat autonomia handiagoa erdiestea da. Hori bide-eremuan ere islatzen da; izan ere, adingabeak eskutik helduta joatetik lagunduta joatera igarotzen dira, eta hortik kaletik bakarrik ibiltzera pasatzen dira, helduen ikuskapenik gabe. Oinezko gisa duten esperientzia, hain zuzen ere arlo horretan heldua izatearen sentsazio hori, lagungarria izan daiteke oinarrizko bide-kontzeptu batzuk lantzeko, hala nola bide publikoa ibilgailuekin partekatzeko beharra eta oinez egiten dituzten joan-etorrietan autobabeserako estrategiak garatzeko beharra", adierazi du.

Madrazok Barakaldoko ikastetxeen ingurunea bide seguruko zona bilakarazteko ekimenaren barruan kokatu du jarduera hori; izan ere, lanean ari da azken hilabeteetan xede hori jadeste aldera.

(ITURRIA; Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook