Kbusen bidaiatzea merkeagoa izango da otsailera arte. Udalbatzak gaur arratsaldean onartu du Barakaldoko garraio publikoan deskontuak handitzea, eta CTBk egin bezala, ohiko tituluei % 40ko deskontuarekin eutsiko die otsailaren 20ra arte.
Horrela, creditrans bidezko bidaiek egungo prezioari eutsiko diote, 0,75 eurotik 0,45 eurora jaitsita. Gizatrans, 0,35 eurotik 0,21 eurora; F20 familia ugariek 0,36 euro ordaintzen jarraituko dute, eta ez 0,60 euro; F50 familia ugariek 0,23 euro ordainduko dituzte.
Gainera, 14 urtetik beherakoek doan bidaiatzen dute CTBren Barik txartel pertsonalizatuarekin.
Neurri horrek 25.600 euroko inbertsioa ekarriko dio Barakaldori, "gure bizilagunen hiriko mugikortasuna hobetzeko", adierazi du Asier Umaran Udal Zerbitzuetako zinegotziak.
(ITURRIA: Barakaldoko Udala)
Partekatu:
Facebook