Barakaldok sarraila elektronikoa izango du edukiontzi marroian - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldok sarraila elektronikoa izango du edukiontzi marroian

Barakaldok sarraila elektronikoa izango du edukiontzi marroian

2024/10/04


Barakaldok sarraila elektronikoak izango ditu bere edukiontzi marroietan. Amaia del Campo alkateak ekimenaren berri eman du gaur goizean, Gorka Zubiaurre Alkatetzako zinegotzi eta Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Mankomunitateko presidentearekin batera. Udala eta Mankomunitatea elkarlanean arituko dira ekimen honetan, zerbitzua digitalizatu eta erabiltzaileentzat erosoagoa eta erakargarriagoa izan dadin. Datorren astean hasiko dira hiriko 270 edukiontzi marroi baino gehiagoren estalkiak aldatzen. Gainera, barakaldarrek datorren astelehenetik aurrera gutun bat jasoko dute etxean, aldaketa horren berri emateko, eta edukiontzia erabiltzeko beharrezkoa den contackless txartela erantsiko zaie.

"Dakizuenez, Barakaldo hiri aitzindarietako bat izan zen bilketa organikorako edukiontziaren instalazioan. 2015az geroztik, pausoak eman ditugu, eta, Bizkaiko Foru Aldundiaren hainbat dirulaguntzarekin, edukiontzi marroia hiriko auzo guztietara zabaltzea lortu genuen. Inguruko gainerako udalerriek urte batzuk geroago jarri zituzten edukiontzi marroiak, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Mankomunitatearen laguntzarekin, eta sarraila elektronikoekin egin zuten. Orain, Mankomunitate hori da Barakaldoko edukiontzi marroi guztietan sarraila zaharrak elektronikoengatik aldatuko dituena ", azaldu du Del Campok.

Barakaldoko edukiontzi marroiak digitalizatzeak, beraz, zero kostua ekarriko dio Udalari, Mankomunitateak bere gain hartuko baitu inbertsioa. Neurriak auzoetan banatuta ditugun 272 edukiontzi marroiri eragingo die, baita biltegietan dauden 50 ordezko edukiontziei ere, kalteak jasan dituztenak edo behar bezala funtzionatzen ez dutenak ordezkatu ahal izateko.

Azalpen-gutuna eta txartela
Datorren astean, gutun bat bidaliko zaie hirian bilketa organikoaren zerbitzuan izena emanda dauden 6.457 familiei. Gutun horri contactless txartela erantsiko zaio, edukiontziak irekitzeko erabiliko dena. "Etxeetara txartel bakarra bidaliko den arren, edukiontzi marroiaren erabiltzaileek, hala nahi badute, txartel gehiago eskatu ahal izango dituzte Barakaldoko HAZen bulegoetan beren bizilekurako", nabarmendu du alkateak. Barakaldoko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak (HAZ) bulegoak ditu Herriko Plazan, Clara Campoamorren eta Gurutzetan.

Ondoren, datozen asteetan, tapak jarriko dira sarraila berriekin, eta, denak aldatuta daudenean, auzoetatik igaroko den kanpaina bat egingo da, oraindik egin ez duten guztiak edukiontzi marroira atxikitzera animatzeko. Horretarako, aldez aurretik gutun bidez bidaliko dira kanpainaren xehetasunak etxeetara.

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook