Barakaldok sozialki arduratsua den kontratazio publikoaren gida bat sortu du, talde politikoen, sindikatuen eta teknikarien adostasunari esker - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldok sozialki arduratsua den kontratazio publikoaren gida bat sortu du, talde politikoen, sindikatuen eta teknikarien adostasunari esker

Barakaldok sozialki arduratsua den kontratazio publikoaren gida bat sortu du, talde politikoen, sindikatuen eta teknikarien adostasunari esker

2021/05/27


Barakaldoko Udalak sozialki arduratsua den kontratazio publikoaren gida sortzeko 2017ko amaieran hasitako lana amaitu du, hau da, Barakaldoko Udalak bultzatzen dituen kontratuetan sar ditzakeen klausula sozialak adierazten dituen dokumentua. Dokumentua arratsaldeko osoko bilkuran onartu da, aho batez, eta udaleko teknikarien, sindikatuen, gobernu-taldearen eta Elkarrekin Barakaldo eta EH-Bildu talde politikoen ekarpenak jaso ditu.

Dokumentua egiteko, Klausula Sozialen Batzordea sortu zen, eta horrekin hainbat bilera egin ziren teknikariekin, sindikatuekin eta udaleko alderdi politikoekin. Hainbat gairi buruzko ekarpenak jaso ziren: enplegua, ingurumena, berdintasuna, azpikontratazioa, gizartea, hizkuntza, laneratzea eta lan-eskubideak. "Horietako bakoitzarekin bilera tematiko bat egin zen, beste erakunde batzuen (Bizkaiko Foru Aldundia esaterako) erreferentziazko dokumentuak ekarriz, bai eta gure udalean ildo horretan jorratutako mozioak, Gasteizko edo Donostiako udaletan sortutako gidak ere, eta gai bakoitza aztertu eta ekarpenak egin ziren.

Urte eta erdi inguru horretan egindako bileretan jasotako informazio guztia Kontratazio Arloak aztertu du eta taldeei helarazi zitzaien ekarpenak egin zitzaten", azaldu du Ogasuneko zinegotzi Danel Solak.

Gobernu-taldeak behin betiko dokumentua osoko bilkurara eraman du berresteko, Elkarrekin Barakaldo eta EH-Bildu taldeek ikuspegi tekniko eta juridikotik egindako ekarpen bideragarri guztiak sartu ondoren. "Arloak egindako lana eta oposizioko taldeek egindako ekarpenak eskertu nahi ditugu. Barakaldo sozialki arduratsuagoa izatea guztioi dagokigun erronka da, eta uste dut lan honetan denok norabide berean jardun dugula eta guztion artean akordioak eta adostasuna lortu ditugula ", adierazi du Solak. "Zalantzarik gabe, dokumentu hori mugarri bat izango da, udal-kontratazioak nola egin nahi ditugun argi eta garbi adierazteaz gain, gure erakundearekin kontratu bat sinatzen duten enpresei gizarte-, lan-, berdintasun- edo ingurumen-arloko gaietan ditugun betebeharrak ezarriko dizkiegulako", azpimarratu du.

PLEGUAK ERRAZAGO EGITEKO TRESNA
Barakaldoko Udalaren sozialki arduratsua den kontratazioaren gida, gure ustez, teknikariei klausula sozialak eta ingurumenekoak jasoko dituzten pleguak izapidetzen lagunduko dien tresna bat izango da, "Barakaldo hiri bidezkoagoa eta iraunkorragoa bihurtuz gauzatzen den kontratu bakoitzean", esan du amaitzeko Ogasuneko zinegotziak.

Legegintzaldi-aldaketak eta pandemiak atzeratu egin dute lan horren amaiera, baina Udalak, lan-batzordea sortu zenetik, pausuak eman ditu sozialki arduratsua den kontratazio publikoaren arloan, besteak beste, honako ekimen hauekin:

Eusko Jaurlaritzaren erosketa publiko berdearen programari atxikitzea
Bizkaiko Foru Aldundiaren Erosketa Zentralean sartzea, gizarte- eta ingurumen-klausulak sartzeko foru-erregelamendua aplikatzen baitu.
Sozialki arduratsua den kontratazio publikoa sustatzea Udalaren lizitazioetan, honako adibide hauekin:
Elektrizitatearen hornidura % 100ean energia berriztagarrien poltsen kargura.
Ibilgailu hibridoen hornidura.
Ingurumena gehiago errespetatzen duten jarduteak, produktuak eta ibilgailuak dituzten garbiketa-zerbitzuak.
Zerbitzuei atxikitako langileen prestakuntza hobetzeko irizpideak baloratzea.
Herritarrei arreta ematen dieten zerbitzuei atxikitako langileen prestakuntza hobetzea, bezeroarekiko tratuan eta euskaran.
Lan-eskubideak babesteko eta eskubide horiek urratzea ez-betetze larritzat ezartzeko klausulak.

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook