Barakaldok Txikiguneko lehenengo familia-jardunaldiak antolatzen ditu - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldok Txikiguneko lehenengo familia-jardunaldiak antolatzen ditu

Barakaldok Txikiguneko lehenengo familia-jardunaldiak antolatzen ditu

2017/04/18


Barakaldoko Udalak hurrengo hilabeterako Txikiguneko lehenengo familia-jardunaldiak antolatu ditu. Jarduerez beteriko hamabostaldia izango da. Horien bidez erakutsiko da txikiak nola ezagutu jokoaren bidez.


Barakaldok txikigune zerbitzua du kultur etxeetan eta Burtzeña, Clara Campoamor, Retuerto eta Gurutzetako zentro zibikoetan. Jardunaldiak Clara Campoamor eta Gurutzetako zentro zibikoetan erdiratuko dira maiatzaren 11tik aurrera. ¨Ekimen honekin bilatzen duguna da familiaren interakzioa sustatzea jokoaren bidez. Jokoa oso tresna garrantzitsua da, batzuetan nabarmentzen ez dena: familia elkartzeko, lotura afektiboak sendotzeko eta komunikazioa sustatzeko¨, azaldu du Nerea Canterok, Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Droga-mendekotasunen Prebentzio Arloko zinegotziak.


Hala, jarduerak antolatu dira asteazkenetan eta ostegunetan Txikiguneko zerbitzuan parte hartzen duten familiek haien seme-alabak ezagutu ditzaten jokoaren bidez, jolaserako hainbat baliabide eta tresna lortuz, joko une horietaz gozatzeko. Maiatzaren 11an, ´Aspectos claves de la etapa evolutiva 2-5 años´ izeneko hitzaldia izango da Irune Lopez eta Raquel Agudoren eskutik, Gurutzetako zentro zibikoan. Jarduera horretan ikusi ahal izango da txikien burmuina nola osatzen ari den, etapa horretan zeintzuk diren planteatzen zaizkien erronkak, zer tresna erabiltzen dituzten ikasteko eta hazteko, edo nola suspertu eta gidatu behar zaien jokoaren bidez.


Maiatzaren 17an, asteazkenean, ´Juguemos en familia I´ tailerra izango da Panpotx Elkarteak zuzendutakoa. Tailer horretan, Gurutzetako zentro zibikoan, praktikan jarriko dira familiei elkar ezagutzen laguntzeko aproposak diren joko batzuk.


Maiatzaren 25ean, ostegunean, Clara Campoamor zentro zibikoan eztabaida bat egingo da, ´¿Qué nos preocupa de nuestros pequeños?´izenekoa. Jarduera hori planteatuta dago egunean sortzen diren zalantzak eta kezkak, eta haiei aurre egiteko estrategiak eta jarrerak partekatzeko, kasketei aurre egiteko, txikien adimena bizkortzeko, eta abar.


Jardunaldia maiatzaren 31an bukatuko da. Egun horretan ´Juegos en Familia´ saioa izango da. Saio horretan, azalduko da neska edo mutil batek jolasteko erabiltzen duen objektua nola berehala jostailu bihurtzen den.


Jarduera guztiak hasiko dira 18:00etan.


¨Gurasoek ostegunetan antolatutako hitzaldian eta eztabaidagunean parte hartzea errazteko, haurtzaindegia jarriko da bi jarduera horiek egiten diren bitartean, zeren eta bakarrik gurasoentzat baitira¨, azaldu du Canterok.


Izen-emateko epea lehenengo familia-jardunaldietan parte hartzeko, hurrengo 27an irekitzen da maiatzaren 5era arte. Inprimakia bete ahal izango da Barakaldoko edozein kultur etxe eta zentro zibikoetan, edo emailez bidal daiteke ondoko helbidera: cclaracampoamorprogramas@barakaldo.org.
¨Barakaldoko familiak animatzen ditugu ekimen honetan parte hartzera, zeren eta tresna baliagarria izan daiteke joko uneei kalitatea emateko¨, bukatu du zinegotziak.

 

Partekatu:
Twitter Facebook