Barakaldok Umore Grafikoari buruzko lehiaketaren deialdi berria zabaldu du - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldok Umore Grafikoari buruzko lehiaketaren deialdi berria zabaldu du

Barakaldok Umore Grafikoari buruzko lehiaketaren deialdi berria zabaldu du

2017/05/04


Barakaldoko Udalak Hermes Umore Grafikoari buruzko Nazioarteko 14. Lehiaketaren deialdia abiarazi du; ilustratzaileei teknologia berriek gure eguneroko bizitzan duten eragina umorearen bidez nola islatu pentsarazten dien lehiaketa.

Lehiaketaren lehenengo edizioa 2001ean egin zen, eta 2011tik hona bi urtez behin egiten da lehiaketaren iraunkortasun ekonomikoa eta garapena errazteko elementu estrategiko gisa. “Urte hauetan, aurrerapen teknologiko handiak egon dira, eta jasotako 7.000 bineten atzerabegirako bat egingo bagenu, aurrerapen horiek gure eguneroko bizitzan izan duten eta egun ere duten eragina argi ikusiko genuke: lanean, komunikazioetan, harremanetan, medikuntzan, erabiltzen ditugun aparatu eta bitartekoetan...” azaldu du Hezkuntza, Kultura, Euskara, Gazteria eta Droga-mendekotasunen Prebentzio Arloko zinegotzi ordezkariak.


Lehiaketak gaurkotasun bizia erakusten du umoreaz eta lan grafikoaz baliaturik, eta modu zuzenean eta sendo adierazten digu aurrerapen horiek, epe laburrean, nola aldatzen diharduten mundua ulertzeko dugun modua, bai eta ditugun harremanak ere.


Hamahiru urteko ibilbidea egin ondoren, lehiaketa hau munduko erreferente bihurtu da parte-hartzeari buruzko datuek horrela adierazten baitute, bai bidalitako lan kopuruari dagokionez, bai egileen jatorri aniztasunari dagokionez.


Azken edizioan, 2015ekoan, 707 parte-hartzaileek 1.043 proposamen aurkeztu zituzten. Orain arte, Umore Grafikoari buruzko Nazioarteko Lehiaketa honetan 82 herrialdeetako 3.605 ilustratzaileek hartu dute parte eta 7.150 obra original aurkeztu dituzte”. Datuei begiratuz gero, bilakaera garrantzitsua izan duela ikus dezakegu, bai eta mundu osoko ilustratzaileen artean interes handia sortzen duela ere” laburbildu du Canterok.

NOLA HARTU PARTE


Marrazkigileak eguneroko bizitzan eragina duten teknologia berriei (Internet, biologia, espazioa, telekomunikazioak, medikuntza, kirol jarduerak, aurrerapen teknologikoak, lan mundua…) buruzko umore grafikoko irudi bat bidali beharko du, herritarrei aurrerapen zientifikoaren esparru berriei buruz hausnarrarazteko. Binetak ere izan daitezke, web 2.0aren aurrerapenak eta sare sozialak antolatzean edo horietan parte hartzean eragindako jokaerak erakusten dituztenak.


Lehiaketan nahi duten pertsona guztiek har dezakete parte, diren adinekoak direla ere. Parte-hartzaile bakoitzak hiru lan aurkez ditzake, gehienez. Dagokion deialdiaren aurreko urtean (2015ean) Hermes Saria irabazi duten egileek ezin izango dute parte hartu.


Eszenak eta pertsonaiak parte-hartzaileek beraiek sortutakoak eta berriak izango dira. Lanak zuri-beltzean edo koloretan egin daitezke. Lanak DIN-A4 tamainakoak (210mm x 297mm) izango dira, horizontalean edo bertikalean. Bereizmena, 300 pixel/hazbetekoa izango dute, gutxienez.


Lanak gaztelaniaz edo euskaraz aurkez daitezke. Umorezko eszena mutuak onartuko dira beste hizkuntza-esparru eta geografia eremu batzuetako artistak direnean.
Lanak web orriaren bitartez baino ezin izango dira aurkeztu, 2017ko urriaren 14ra arte.
Epaimahaia ilustrazio eta umore grafikoko ospe handiko kideek osatutako dute: Amaia Ballesteros, Judit Allende, Juan Garcia Cerrada.

 

Partekatu:
Twitter Facebook