Barakaldoko 21 langabek 400 jarleku inguru zaharberritu dituzte urtearen hasieratik - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldoko 21 langabek 400 jarleku inguru zaharberritu dituzte urtearen hasieratik

Barakaldoko 21 langabek 400 jarleku inguru zaharberritu dituzte urtearen hasieratik

2017/04/06


Erabileragatik, klimatologiatik edota ekintza bandalikoengatik hondatuta dauden hiri altzariak hobetzeko eta zaharberritzeko lanak egiten ari da Barakaldoko Udala. Lan hori egiteko, Udalak 21 langabe kontratatu ditu (16 peoi, 4 ofizial zurgin eta arduradun bat) Inguralde-Garapen Agentziak kudeatzen duen Udal Enplegu Planaren bitartez.


21 langile berri horien lana bistan da dagoeneko gure kaleetan. Urtarriletik hona, 300 jarleku erabat zaharberritu dituzte, eta beste 100, udal lantaldeen tailerrean daude zaharberritzeko. Maiatzaren 31n, hau da, hiri altzariak zaharberritzeko programa amaitzen den egunean, beste 400 jarleku gehiago egongo direla zaharberrituta aurreikusi dugu.


Hiri altzari horiek hondatuen dauden udalerriko 10 gunetan burutzen ari da jarduketa: Herriko Plaza, Bide Onera, La Inmaculada auzunea, Euskalduna auzunea, Burtzeñako plaza, Etxatxu parkea, San Luis auzunea, Murrieta parkea, Megapark eta BEC-en ingurumaria.


Inguraldek lau lantalde eratu ditu eta Udaleko Bide Seinaleen Zerbitzuak ikuskatuko ditu horien lanak.


Talde bik kaleko jarlekuak desmuntatu, eta udal lantaldeen pabiloira eramango dituzte. Zaharberritu ondoren, jarlekuak hartu eta lehengo lekura eraman eta jarri egingo dituzte.


Udal instalazioetan jarleku publiko bakoitza guztiz desmuntatu eta egurra eta elementu metalikoak lixatu egingo dira, bai eta apurtuta dauden piezak aldatu ere. Ondoren, pintatu eta bernizatu egingo dira, eta uretik babesteko produktu berezi bat emango zaie.


Barakaldoko Udalaren Garapen Agentziak aurreko bi urteetan antolatutako Hiri Altzariak Zaharberritzeko Enplegu Programak, gutxi gorabehera, 1.600 jarleku publiko zaharberritu ditu.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzen deialdiaren bitartez, diruz lagundutako jarduketa da.


JARLEKU BERRIAK HERRIKO PLAZAN


Barakaldoko Udalak Herriko Plazan dagoen umeentzako parkearen ondoan jartzeko hiru jarleku berri erosi ditu. Hiri altzari horiek ez zeuden erabiltzeko oso baldintza onetan, beraz, kentzea eta berriak jartzea erabaki dugu.


Altzari berriak 1,6 metroko luzera, 0,65 metroko zabalera eta 0,915 metroko altuera du. Egur tropikalaz eginda eta trataturik (fungizida, intsektizida eta hidrofugoa) dago.
Jarleku berriak jartzeak 1.500 euroko gastua dakar.

 

Partekatu:
Twitter Facebook