Barakaldoko adinekoen zentroetara bisita egingo dute adituek, tramiteei eta udal laguntzei buruzko aholkularitza alargunei eskaintzeko - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldoko adinekoen zentroetara bisita egingo dute adituek, tramiteei eta udal laguntzei buruzko aholkularitza alargunei eskaintzeko

Barakaldoko adinekoen zentroetara bisita egingo dute adituek, tramiteei eta udal laguntzei buruzko aholkularitza alargunei eskaintzeko

2017/06/23


Barakaldoko adinekoen zentroetan egingo diren mintzaldiak antolatu ditu Barakaldok, bikotekidea galtzetik eratorritako egoera pertsonalei eta tramiteei buruzko aholkularitza eta laguntza emateko. Gaur, ekainak 23, ospatzen den Emakume Alargunen Nazioarteko Egunaren karietara plazaratu dute ekimena Emakume eta Gizarte Ekintza arloek.

Arlo juridiko eta sozialeko adituek bisitatuko dituzte Barakaldoko adinekoen zentroak Udalak alargunentzat dauzkan baliabideen berri emateko, bai eta bikotekidea zendu ondoren egin beharreko administrazio prozedura azaltzeko ere. Bizitzaren etapa berriari nola egin aurre ere azalduko dute mintzaldietan.


“Hainbat aste daramatzagu adineko zentroetako kolektiboak ordezkatzen dituzten emakumeekin. Senarra galdu, eta egoera berriari aurre egin behar izan dioten emakumeak dira. Zer arazo dituzten azaldu dizkigute; besteak beste, ezagutzen ez dituzten tramiteak, zerotik hasi beharra, eta abar. Haien eskarmentuak ezagutzeak lagundu digu hitzaldi zikloa itxuratzen” azaldu du Emakume Arloko zinegotzi Rakel Olallak, hiriko adinekoen zentroetako hiru emakume alargunez lagundurik: Esther Acasuso, Amparo Triviño eta Rosario Sainz
Urriaren 18an hasiko dira hitzaldiak, eta Barakaldoko adinekoen zortzi zentroetan emango dira. “Asko dira bideratu beharreko gaiak, eta kezkaturik daude: telefono konpainian zendutakoaren baja egitea, azken borondateen egiaztagiria, alarguntza pentsioen kudeaketa, zenbat jasoko duten, besteak beste. Horrelako gaiei helduko zaie mintzaldietan" esan du Olallak.


Nazio Batuen Biltzar Nagusiak 2010eko abenduan aldarrikatu zuen ekainaren 23a Emakume Alargunen Nazioarteko Eguna. 259 baino alargun gehiago dago munduan. “Udalak laguntza eman nahi die egoera horretan diren emakumeei, bizitza emankorra eta berdintasunezko egoera lor dezaten” azpimarratu du Olallak, eta, bide batez gogoratu du Udalak laguntza juridikoa eta psikosoziala ematen diela alargunei. “Emakume horien guztien papera omentzeko eguna da, non bizi diren, zer adin duten edo eskubideak aitortzen zaizkien kontuan hartu gabe” zehaztu du.

 

Partekatu:
Twitter Facebook